EZ ETSI

EZ ETSI

Konfinamendu luze konplikatu honetan behin baino gehiagotan pentsatuko zenuen, esango zenuen, entzungo zenuen… EZ ETSI!! Ba guk ABESTU egin dugu, Beatlesen musikarekin.

Zorte handia izan dugu 2 hilabete hauetan Joxerra Garzia Garmendia lagun izatea: hitz egiteko eta kantatzeko, soloasean egiteko eta proiektu musikal-koral batean sartzeko. The Beatles taldearen Let It Be abestia euskaraz kantatzeko, argitaratu zutenetik, 50 urte pasatu direnean. Letra euskaraz Joxerrak berak egokituta, Joseba Ibarrak LA M-ean moldatutako partitura pianoan jotzeko edo koroak lau abotsetara egiteko zehaztasunak: den-denak karpeta honetan aurkituko dituzu. Animo ta EZ ETSI zeuk ere!

Noraezean baldin banago, ama goxo datorkit,
hitz zuhurrez mintzo: ez etsi! …
Ta ilun-aldietan bera alboan daukat beti,
hitz zuhurrez mintzo: ez etsi! …
Ez etsi, ez etsi, ez etsi, ez etsi!
Hitz zuhurrez mintzo: ez etsi!
Ta lur jota daudenak ados jartzen badira aurki,
bada irtenbide bat, ez etsi! …
Zail dirudien arren lortu liteke, ta sinetsi:
bada irtenbide bat, ez etsi! …
Ez etsi, ez etsi, ez etsi, ez etsi!
bada irtenbide bat, ez etsi! …
Ez etsi, ez etsi, ez etsi, ez etsi!
Hitz zuhur ixilez: ez etsi!
Gau hodeitsuan ere argi bat nigan da pizturik
egun-argirarte ez etsi! …
Musikak esnatu nau, eta ama goxo datorkit,
hitz zuhurrez mintzo: ez etsi!
Ez etsi, ez etsi,ez etsi, ez etsi! bada irtenbide bat, ez etsi! (BIS)
Ez etsi, ez etsi, ez etsi, ez etsi! Hitz zuhur ixilez: ez etsi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude