Browsed by
Etiketa: Lezama

GABON eta URTEBARRI ON

GABON eta URTEBARRI ON

Mikel Zarateren ahotsa gogoratuz zoriONdu nahi zaituet, SOLstizio ON bat gozatu eta gau ON ONak igaro ditzazuen 2022 urtea amaitu eta berriari hasiera ematen diogun artean. Bideoan 1967ko grabazio bat entzungo dugu, Lejarrenen grabatuta, ZARATE familarekin. 40 urte bete ziren ekitaldirako egin nituen grabaketak azaltzen dira, Mikelen hainbat lagunen desio onak bilduz. ZoriONtsu bizi!!

Apirilaren 10ean Mikel Zarate joan zen

Apirilaren 10ean Mikel Zarate joan zen

1979ko Apirilaren 10ean joan zen Mikel Zarate idazle lezamarra. 2022ko Apirilean 43 urte bete dira, jaio zenetik 89 urte pasatu eta gero. Eta hauxe litzateke gaur egun eukiko lukeen adina… 89 urte, gurekin egon izan balitz. Datorren urteko Martxoaren 6an beteko dira 90 urte Mikel jaio zenetik. 3 urte pasatu dira jada, Lezamako kultur aretoan, bere omenez egin zen ekitaldian, lagunak, familiartekoak, ikasleak eta irakaskideak elkartu ginenetik bere 40 urtemugu gogoratzeko, Pedro Mari Goikoetxearen gidaritzapean: Adolfo Arejita, Lontzo Zugazaga, Juanjo…

Read More Read More

Martxoaren 19an Miguel Jose Zarateren santua

Martxoaren 19an Miguel Jose Zarateren santua

1933. urtean Errepublika garaian, jaio zanean MIKEL ipini eutsoen izena gure Lezamako lagunari. Baina Gerra Zibilaren Miguel José gainidatzi eben agintari fankistok bere jaiotze erregistroan: el mismo nombre que a su padre, pero al revés… ¡para que no se confundan! agindu ei eben fazistok. Zorionez edo tamalez, bere balizko santua ospatzeko… San José egunean egun ON bat izan daitekela uste dot. Erderazko izena be topatu dot 1976. urteko nire COU-ko noten espedientean: neure tutorea Miguel Zarate izan zalako paper ofizialetan…

Read More Read More

Martxoaren 6an jaio zen Mikel Zarate

Martxoaren 6an jaio zen Mikel Zarate

1933. urteko Martoxaren 6an jaio zen Lezaman Mikel Zarate idazle-irakaslea. Bere hasierako ikasketak eta lehen jolasak Garaioltza auzoan egin ebazan. Arrate Egaña idazle sariatuaren eskutik Lezamara hurbildu gara: Lejarreneko jendea ezagutzeko bere auzokoen kontuak entzuteko eta Mikelen lagunen kontakizunekaz harritzeko. Gazte-gaztetatik mutiko bizkorra eta bertsozale amorratua zan: goizetan pikondoaren puntan, ikoak jaten ebazan, bertsoak kantetan. Mikel Zarate idazle-irakasleari buruz gehiago jakiteko ikusi #MikelZarate jarioa Sare Sozialetan.

SOLstizio zoriONtsua

SOLstizio zoriONtsua

2019ko Neguko SOLstizio zoriontsu bat ospatzeko Mikel Zarateren abotsa entzun eta beragaz batera abesti alai bat abestuko dogu: Din Don Dan. Mikelek 1967an grabatu eban eta bere familiari esko berreskuratu dogu bere abotsa eta irudiak. Baita Lontzo Zugazagak mendira eta oporretara joaten zirenekoak itxi daustaz. Eta Arantzazun Euskaltzaleen Biltzarra 1956an ospatu zenekoak, Euskaltzaindiako artxiboan itxi daustez, Creative Commons 3.0 lizentziagaz. MIKELegaz40 dokumentalaren atal bat da hau, sortze prozesuan oso esanguratsua, Mikel ezagutzeko aukera bitxia eskaintzen dauskulako: 1966ko gabonetan magnetofoi handi…

Read More Read More