SOLstizio zoriONtsua

SOLstizio zoriONtsua

2019ko Neguko SOLstizio zoriontsu bat ospatzeko Mikel Zarateren abotsa entzun eta beragaz batera abesti alai bat abestuko dogu: Din Don Dan.

Mikelek 1967an grabatu eban eta bere familiari esko berreskuratu dogu bere abotsa eta irudiak.

Baita Lontzo Zugazagak mendira eta oporretara joaten zirenekoak itxi daustaz. Eta Arantzazun Euskaltzaleen Biltzarra 1956an ospatu zenekoak, Euskaltzaindiako artxiboan itxi daustez, Creative Commons 3.0 lizentziagaz.

MIKELegaz40 dokumentalaren atal bat da hau, sortze prozesuan oso esanguratsua, Mikel ezagutzeko aukera bitxia eskaintzen dauskulako: 1966ko gabonetan magnetofoi handi bat hartu (bobina zabaleko bat) eta bere etxekoekaz grabatu ebazan hainbat alkarrizketa eta abesti hau.

Bide batez dokumentazioa aberasteko, egindako 52 alkarrizketen pertsonak agertzen dira bideoan, urtebarrirako desiorik onenak emoteko: Mikeleri dedikatuta dokumentala amaitzea be tartean dagoela.

1977. urteko Urtebarri egunean Mikelek abestuta & grabatuta Lejarrenen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude