Browsed by
Kategoria: software

Linux zer da?

Linux zer da?

Software librearen bihotza Linux da: “Linux ordenagailurako nukleo libre baten izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da. Beste alde batetik GNU/Linux deritzoguna dago, honek kernelari eta bere aplikazioei egiten die erreferentzia eta hau da SEaren izen egokia.” (wikipediaren sarrera) Zenbait distribuzio daude, ezagunen artean hauek: Debian eta bere bertsio humanizatua Ubuntu, Mark Shuttleworthtrong-en Canonical Ltd enpresaren dirulaguntzaz argitaratuta, Hegoafrikako Ubuntu kontzeptutik datorrena “besteekiko humanitatea”. OpenSuSE Mandriva Fedora Core Red Hat

IEB2011an

IEB2011an

Zortzigarren Lurraldea Informatikari Euskaldunen Bileran izango da aurten. Maiatzaren 12an Miramongo Parke Teknologikoan, proiektuaren aurkezpena egiteko aukera eman digute: Gorka Julioren “Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat” eman ondoren eta Joxe Rojasen “Ospea eta online monitorizazioa. Zer dio internetek nire enpresaz”, Eider Fernandezen “Gizarte-sareak SEO-arengan izan duten eragina” entzun ondoren S2 gelan “Zortzigarren lurraldea… geurea da!!” aurkeztuko da jendeaurrean