Galdakantari KORRIKArekin
Galdakaoko kantariok, #GaldaKantari, @KORRIKArekin animatu gara kantztzen ere.
Egia esan errez animatzen gara kantatzen, hilabeteko hirugarren ostiralean; baina oraingoan KORRIKAren alde eta Korrikarekin…
IKA, IKA…KORRIKA
Arkaitz Estiballes bertsolariaren kopla batzuei Joxe Mari Arrizabalagaren musika jarri eta… Hona hemen gure ekarpena aurtengo #KORRIKA-ri!
KANTATZEKO KOPLA
Ika, ika, ika, ika,
Zatoz petoa jantzita,
Badatorrela, badatorrela,
Herri oso bat korrika!
Bat, bi, hiru, lau eta bost,
Mingainari ez egin kosk:
Herri honetan euskalduntzea
Noizko izango da “low cost”?
Sei, zazpi, zortzi, be(de)ratzi,
Lotsa guztiak erantzi,
Euskararekin biluzten gara
Ta euskararekin jantzi!
Hamar, hamaika, hamabi,
Bat gehi bat beti ez da bi,
Euskaldun zahar, euskaldun berri,
Milaka euskalakari!
Hamahiru eta hamalau,
Hamabost, hamasei garau,
Alerik ale, hiztunez hiztun,
Herri honek hemen dirau.
Hamazazpi, hamazortzi,
Ametsik ez eragotzi,
Euskaraz bizi garen artean
Ez gaitzatela ehortzi!
Hemeretzi eta hogei,
Zabaldu mezua denei,
Eman bidea euskaraz bizi
Eta amesten dutenei!