HANGOUTa KOmunikatzeko

HANGOUTa KOmunikatzeko

Askotan entzungo zenuen HANGOUT bat egitera goaz, edo HANGOUTean ikusiko gara… edo antzeko esaldiak, ONgi ulertu gabe hori zer den. Ba oraintxe azalduko dizut DI-DA baten zer den eta zeratarako erabili dezakezun: azken baten aplikazio honek balio digu:

  • Guatxaparen antzera zuzenean txateatzeko testu bidez
  • Telefonoetara abots-deiak egiteko eta
  • Aurpegiak ikusi nahi izanez gero, bideo-deiak egiteko ere balio du Hangoutak.

Hau da Messenger, WhatsApp eta Skyperen arteko mixtura bat

IKUSI ETA IKASI

Koldo Alijostesen azalpen ON bat aurkitu dut Koldo Mitxelena Institutuko sitean eta kontatuko dizuet beharrezkoena (mapa honetan labur-bilduta):

  1. NORTASUN DIGITALA euki behar duzu, hau da email kontu bat, mezuak bidaltzeko ta eskuratzeko, normalean erabiltzen duzuna. GMAILekoa bada hobe; zeren eta beste batzuekin arazoak sortu ohi dira. Google APPs edo orain deitzen den moduan GSuiten, G+ komunitateko nortasunarekin estekatzen da eta horrekin hangoutak egin daitezke erraz-erraz
  2. NABIGATZAILEan PLUGIN egokia instalatu behar duzu, hangout aplikazioari zure kamararen bideoa eta mikrofonoaren audioa erabiltzeko baimena eman behar diozulako. CHROME nabigatzailea erabiliz gero, baduzu aplikazio berezi bat nabigatzailetik at hagoutak sortzeko eta erantzuteko. Baita gmail webean irakurtzen baduzu, ezker aldean azaltzen zaizun kutxaren gainean sakatuta.
  3. KONEKTATU nahi duzun jendea zure kontaktuetan egotea komeni da, edo gutxienez euren NORTASUN digitala ezagutu behar duzu: emaila, smartphoneko zenbakia eta abar. Hiru bide hauek erabili ditzakezulako deiak hasteko.
  4. KOLEKTIBOA izan daiteke deia, 10 pertsona arte, ala bakar batekin ere egin dezakezu; eta modu pribatuan mantendu esaten edo partekatzen duzuena
  5. PUBLIKOA ere egin daiteke, Youtube bidez grabatuz eta argitaratuz. Sistema hau asko erabiltzen da mintegi digitalak egiteko WeBinar deitzen diren ekintza horiek hain zuzen ere; baita STREAMING bezala ekitaldi bat ZUZENEAN zabaltzeko mundu osora, dohainik beti ere!
APP berezia Chromerekin
Chromerako APPa

GOMENDIO praktiko bat emango dizuet: HANGOUTa behin edo birritan probatu ezazu, den-dena ONgi ote doakizun konprobatzeko: zure kamara, mikrofonoa ondo ote dabilen… dei garrantzitsu edo serio bat egin baino lehen. Horrela jakingo duzu zer behar duzun eta nola dabilen, benetako hangouta egiten duzunerako.

Profesionalki erabili dezakezu, ONgi dabilela zihurtatu ONdoren
Animo eta…. AURRERA komunikazio digitalarekin! Garatu zure Konpetentzia Digitala eta bihurtu egia aspaldiko esaldi hori: #ikusietaikasi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude