Maiatzaren 19an bonbardaketa Galdakaon
1937. urteko Maiatzaren 19an Galdakaoko Plazakoetxe auzoan zegoen errefugioa bonbardatu zuten hegazkin alemaniarrek, arratsaldeko 4ak pasatuta, orduko periodikuetan azaltzen zutenez. Aurten ere Galdakaoko Udalak gogoan euki nahi izan du sarraski hura.
Galdakaoko Udalaren bideo batean parte hartu dut Oroimen Historikoa berreskuratzeko, orduko testigantzaetan oinarrituta, Galdakao Gogora taldearen ekarpenarekin, testu-ingurua hobeto ulertzeko eta ezagutzeko.
Bideo labur eta argigarri hau estreinatzeaz gain, gerra pairatu zuten pertsonei (gelditzen direnak oso nagusiak dira gaur egun, Higinia Artetxe bezala, 95 urtekoa) eta familikoei omenaldi xume bat antolatu zen ere Iñigo Hernando alkatea eta zinegotzi batzuen presentziaz. Egoera sanitarioa kontutan hartuta, eta duela 83 urte bonbardaketa sufritu zuten pertsona oso gutxi gelditzen direla jakinda ekitaldi laburra bezain sentikorra izan zen. Bonbardaketa hartan eta gerran hildakoen familikoak gerturatu ziren euren dolua adierazteko, lore eskaintza bat eginez. Hementxe Plazaoetxeko parkean, egindako ekintzaren bideoa.