Browsed by
Etiketa: luistxo

Nor da Luistxo Fernandez

Nor da Luistxo Fernandez

Zortzigarren Lurraldeko biztanle porrokatu bat ezagutzeko aukera daukagu gaur: Luistxo Fernandez. Kazetaria ikasketaz, eibartarra jaiotzez, eta donostiarra adopzioz, bere gazte denborako ikasketen gorabeherak eta unibertsitatean egon zenean ordenagailuak ikutu ere ez zuela egin aitortzen digu. Ordenagailu bat erabili zuen praktiketan zegoela, Argia aldizkarirako idazten. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aI4PxMU5Ao0&w=640&h=390]

Nork bere abotsa

Nork bere abotsa

Lusitxo Fernandezen Gomendioak Zortzigarren Lurraldean ibiltzeko 3 minututan laburtu ditugu. CodeSyntaxeko leizean elkarrizketatu genuen Luistori jende gazteari eta web surfari berriei aholku batzu emateko eskatu genion eta hauxe esan zigun: Nork bere abotsa eukitzea da inportantea Interneten; eta modurik errezena gaur egun, Twitter da, interakzio maila bat izateko. Baina sare sozialen ondoren, bloga da bigarren pausua, zure abotsa Interneten izateko. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aCc8i7nqeDQ]