Askatasunaren lurraldea eraikitzeko neurriak

Askatasunaren lurraldea eraikitzeko neurriak

Anjel Lertxundik Bilboko Euskalduna Jauregian, Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I. Biltzarrean 2005eko Azaroaren 15ean emandako hitzaldian neurriak hartu zizkion “askatasunaren lurralde bat eraikitzeko” egin behar ziren ahaleginei.

Honela zioen bere azken solasean: “Euskararen bidez jaso nahi dugun / jasotzen ari garen etxeak

  • zabala behar du izan euskaldun
    Arboledako eskultura
    Arestiren olerkiaren eskultura Arboledan

    guztiak bertan goxo sentitzeraino;

  • erosoa eta erakargarria behar du izan, auzoen arreta eta jakin-mina sortu eta irabazteko;
  • eta aberatsa behar du izan: etxekoei eta auzoei Arestiren begietako mundu hura erakutsiko diena: “Nire munduaz mintzatzen naiz, naizelako munduaren neurria”.

Eta bertsoetan bezala, neurri ezberdinak proposatzen zituen ausnarketa bezala:

Kontzeptu mapa Kultur esparruekin
Kulturaren esparruak euskaratik
  • munduaren neurria: euskalduntasuna testuinguru europar kultural batean kokatuz
  • garenaren neurria, gure zirkunstantzia, euskararen eta kulturaren arteko nondik norakoak eztabaidatuz, zehaztuz, bultzatuz
  • errentagarritasunaren neurriak
  • industria kulturalen neurria
  • lurraldetasunaren neurria: teknologia berrien mundua okupatzearen garrantzia azpimarratuz

GEHIAGO EGITEKO/JAKITEKO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude