Garenaren neurria lurralde honetan

Garenaren neurria lurralde honetan

Euskararen zirkunstantziak hobetzeko Lertxundik uste du derrigorrezkoa zaigula “euskararen eta kulturaren arteko nondik norakoak eztabaidatzea, zehaztea eta bultzatzea”.

Anjelen argazkia Fascebooken

Bere ustetan ez dago beste ukendu miresgarririk edo panazearik. Joseba Sarrionaindiari mailegu hartuta, “txikiak izaten ikasi behar dugula” gaineratzen du Anjelek:

  • etorkizunari buruzko paranoiarik eta izurik gabe
  • baina baita modernitate gaizki ulertu baten pasotismo antzurik gabe.

Nortasuna du izpide idazleak, zer garen eta zer izan nahi dugun aipatzen duenean: hizkuntza baten hiztunen artean, kohesioa kulturala dela planteatzen du, zern hegoan eta iparrean, mendebaldean eta ekialdean, euskara dugu komuna. Eremu propio eta partekatuak dauzkagu, erreferentzia kultural desberdinen arteko bizitzaz ere hitzegin behar dugula halabeharrez.

Erreferente kultural pertsonal ezberdinak aipatuz, Susoko monasteriotik Pablo Nerudaren Isal Negraraino joaten da, Don Kixoteren Mantxa barrena gaztelaniaz, Ehialako plazatik Jon Miranderen Parisa edo Ameriketako hartzainen bertsoak euskinglisean kantatuta… Maria Zambranoren esaldia parafraseatu arte: “gure kulturak bere indarra erakusten du ezertan nabarmendu gabeko euskaldun anonimoek natural-natural erakusten dutenean munduan egoteko forma bat, forma horren esklabo izan ordez.”

Baina, zer da Kultura Anjel Lertxundirentzat?

  • Kultura terminoak herri baten ekintza eta interes guztiak biltzen ditu. Gu, konturatu gabe ere, talde bihurtzen gaituen arau trinko eta isil ugarien egitura” da kultura.
  • Kulturak egiten gaitu, kultura egiten dugu. Kulturaren kalitatea eta kulturari eskaintzen zaion arreta ez dira batere adierazgarri txarrak herri batek duen garapen demokratikoa neurtzeko.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude