ZINEBI HASTEN DOA

ZINEBI HASTEN DOA

Azaroaren 10ean Alhondigan argi entzun diogu zuzendariari: ZINEBI 64 HASTEN DOA!
Berdin esan zezakeen Vanesa Fernandezek: ZINEBI HAZTEN DOA! 64. edizioa Bilboko zinema laburren jaialdiarentzat HASTEA eta HAZTEA baita! Hala da eta hala bedi: hasi & hazi dadila urtengo ZINEBIren edizioa! Azaroaren 11an hasten da beraz… ZINEBI64!

ZINEBIren  galako 7 film laburren egileak
ZINEBIren hasiera ekitaldian emango diren film laburren egileak
ZINEBIko 7 film laburren egileak haserako prentsaurrekoan

Prentsaurrekoan Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotzia, eskerrak ematen hasi da Bilboko Alhondigan Euskal zinemaren aldeko apostu handi bat egin delako Bilboko film laburren jaialdian. Argi utzi du euskaldunek egindako filmak direla, Bilbo erreferentzizko leku bat bihurtu nahi delako. Eta futbolaren kasuan bezala, zinemaren profesionalen kantera izan nahi duelako. Bilboko hiria kulturari egiten zaion ekarpenagatik ezagunak izan daitezela 7 film labur hauen egileak. Eta aurki nazio arteko karrera emankor bat egitea opa die Bilboko udalaren ordezkariak.

Alas – Tierra dokumentalaren azalpena

Jarraian Vanesa Fernandez Guerra ZINEBIko zuzendariak banan bana aurkeztu ditu egileak eta filmak:

2. “Gran Hotel Nazareno” Txuspo Poyo (2022, 19 min. Dokumentala). Erromako eskola publiko baten istorioa kontatzen du, 400 urtetan erromatarrak hezitzeko zen toki aparta nola bihurtu den turismoari ateak irekitzeko Gran Hotel Nazareno delakoa, espekulazioaren mesedetan.

1. “Alas / Tierra” Maddi Barber (2022, 11 min. Dokumentala), serie baten atal bat da, testuen adaptazioak eginez. Kasu honetan Maria Sanchez albaitari et idazlearen hitzak egokitzen dira: poesia berria sortu dute emakume zinegile eta poetak balioztatuz.

Hemen bizi da Maitasuna azazltzen

3 “Hemen bizi da maitasuna” Ainhoa Olaso & Enara Garcia (2022, 14 min. Fikzioa). Ainhoa Olaso durangarraren eta Enara Garcia leioaztarraren lehenengo lanaz hitzegin dute.

4 “Hondarrak” Paula Iglesias eta Marta Gómez (2022, 15 min. Dokumentala). Paula Iglesias ez dago Hondarrak Nueva Orleansen aurkezten dabilelako., Festibalak ematen dion bultzada handia da. Proiektua pandemian sortzen da, krisiaren erdian nork eutsi dezake mundu ruinasen dagoenean. Ima redera 24 horas Gladys trabajadora inteerna poesia visual metaforic aterrizando a un lenguaje politica, banda sonora: poner los cuidados en el centro

5 “Wild Flowers (Divlje Cvijeći)” Karla Crnčević (2022, 13 min. Dokumentala). Carla  Cmceviech zuzendariak itzultzaile baten laguntzarekin:.”Eskerik asko to be selected Elias Kerexetan egindako filma, oinarrituta dago artxibo pribatuetan eta documentazioan oroimena berreskuratzeko. Bukaeran “Happy” dagoela dio Bilbon aurkezteagatik

6 “The Bath (O banho)” Maria Inês Gonçalves (2022, 9 min. Fikzioa).

Prentsaurrekoa amaitzear zegoela Josu Martinez zinemagilea ere hurbildu zen, bere filma “Hitzak” (2022, 13 min. Fikzioa) lehiaketan sartzen delako, laburren artean.

Bukaeran ZINEBIko zuendariak zenbakiak gogoratzen ditu: Sail Ofizialean 57 pelikulek hartzen dute parte eta sariak  nazioarteko epaimahaiak emango ditu:

  • Anca Caramelea errumaniar zinema programatzaileak,
  • Hilke Doering Oberhausengo (Alemania) Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko arduradunak,
  • Juan Soto Taborda kolonbiar muntatzaile, errealizadore eta artxibozainak,
  • Sabina Urraca idazleak eta 
  • Begoña Vicario Arte Ederretako doktore eta animazio zuzendariak 

Bukatzeko antolatzaileok zinegile berrien/gazteen belaunaldiko jendea animatzen dute film laburrak egin ditzaten… Bilbon eta ZINEBIren edizio berrietan proiektatu! Kontsultatu programazioa eta ZINEMAra etorri!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude