Benitoren Bizitza Lekeition

Benitoren Bizitza Lekeition

Benito Ansola Erkiaga apaizaren bizitzari buruzko dokumental bat estreinatzen da 2022ko Urriaren 20an, Lekeitioko Zinebileraren 45. edizioan. Benitoren Bizitza Maitasuanren Indarrez du izenburu eta 24 minutu irauten ditu. Kontakizuna Naia Muñoz Muruak gidoituta dago, Jose Julian Bakedanoren ekoizpenarekin eta Josi Sierra Orrantiak editatu eta zuzendu egin du.

Benitoren Bizitza dokumentala
Benitoren Bizitza Maitasunaren Indarrez dokumentalaren kartela

LABURPENA
Benito Ansola LekeitioN JAIO eta HAZI egin zen, Gerra Zibilean desherriratu zen arte: Gernikaren bonbardaketaren biharamonean, familia osoa txalupa baten sartura, Bilbora etorri ziren soinean zeramaten gauzekin. Haurtzaroaren azken urteak Bilbon eman zituen, eta bertan txundituta geratu zen zineman eta filmetan. Filosofiako eta teologiako ikasketak egin ondoren, apaiztu egin zen 1953an, eta Markina-Etxebarrira bidali zuten. Han, Lanbide Heziketan zinema-eskolak ematen aitzindari izan zen. Ekuadorrera joan zen misiolari eta itzultzean, 1978an, ikasle eta lagun batzuekin batera, Euskal Zinemaren lehen bilera antolatu zuen Bilbon. Gaur egun 94 urte betetzear dago: bere ideia argi eukiaz eta pasatako bizipenen memoriak garbi-garbiak mantenduz. Daukan adinaren konzientziaz, maitasunaren indarrez egin eta ikasi dituen gauzak azaltzen ditu dokumentalean

Apaiz katoliko honen bizitza luzea beazin oparoa izan da, latina, filosofia eta teologia ikasi ondoren psikopedagogia ere ikasi zuen Madrilen, klaseak hobeto emateko asmoarekin. Ekuadorreko misioetan ere parte hartu zuen El Oro delako probintzian, pare bat urtez. Franco hil ondoren, 1977an Lekeitiora etorri zen bizitzen, bertoko apaiza izateko. Bere amamak esaten omen zuen: “Ikurrina kendu zanian urten, eta ikurrinagaz bueltatu”. Eta Zestoan egiten zen zine topaketa baten inspirazioarekin, Lekeition ere halako zinezaleen bilera bat egitea pentsatu egin zuten. Ordutik gaurkora 45 urte pasatu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude