Aittita Makurra Lekitton

Aittita Makurra Lekitton

45. Euskal Zine Bileran Benito Ansolaren azken lana (momentuz) estreinatu da, 2022ko Urriaren 22an: Aittitta Makurra: Lekeitioko kontakizunetan oinarritutako ipuin bat.

12 minutuko ipuin fantastikoa Benito Ansolak zuzenduta

Kostaldeko herri euskaldun honetan aspaldi kontatzen den istori batean oinarrituta dago kontakizun hau:
“Lekeitioko itsasontzi bateko patroiak bihotzekoa izan zuen portutik irtetzera zihoazenean, bera atenditzen zebiltzala, baltzez jantzitako gizon bat pasatu zen portutik. Arrantzale bati esan zion zer egin behar zuen patroia salbatzeko, gizonak egin zuen eta patroia osatu egin zen.”

Benito Ansola zinegile zinemazaleak kontakizun audiobisualera egokitu eta filmaketa zuzentzeaz gain, aktore bezala ere parte hartzen du, Aittita Makurraren papera egiten. Traola ekoiztetxearekin kontatuta, zenbait pertsonek osotu dute lantaldea:
* Aitor Zugadi argazki zuzendaria
* Xabier Villalba produkzio zuzendaria
* Paul Etxebarrieta zuzendari laguntzailea
* Jose Ramon Millan editorea
* Ander Maneros Soinu teknikaria
* Rafa del Campo soinu produkzioan
* Kepa Goitia Aittita Makur gaztea
* Karmen Garatea Heriotzaren paperean
* Manu Baserri eta Dani Txankarra arrantzale rolean
* Edurne Jaio emaztearen paperean
* Juan Cartelle eta Paul Etxebarrieta gaixoak
* Karmele Aburruza gaioxaren ama
* Santi Zarragoitia medikuarena egiten

Manu Baserri, Dani Txankarra eta Kepa Goitia
Arrantzaleak eta Aittita Makurra gaztearen papera egin duten Manu, Dani eta Kepa.

DATU BATZUK
12:54 min. irauten duen ikusentzunezko hau, duela 6 urte hasi zen grabatzen, eta pozesu luze bat suposatu du, Traola produkzioak ekoiztu arte, El Burritu Films-ekin batera; Lekeitioko Udalaren laguntzarekin kontatu dute. Erabili dituzten musikak ondorengo hauek dira:
* Mikel Laboaren “Gernika zuzenean osoa” eta Gernika. Lekeitio 4 1972
* Chritian Lundbergen “How it Always”
* Mel Wesson “Cut and Run”
* Chris Field ” Corridor Of Uncertainty
* Joshua Herschel “Knew Too Much”
Ipuinaren kontaketan ikus-entzungo duzuenez,” marea biziak daudenean bakarrik ikusten den haitz beltzaren esanahia azaltzen da: heriotzak harri bihurtu zuen arrantzalea dela esaten dute Aittitte Makurra.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude