Bloga zer da

Bloga zer da

Blog bat zer den argitzeko Wikipediarajotzen dugu azalpen hau aurkitzeko:

Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. “Weblog” izena Jorn Bargerrek erabili zuen lehen aldiz 1997ko abenduan. (…) Mezuak normalean egileak definitutako komunitate batentzat zuzenduta daude. Komunitate horiek – lagunenak, lankideenak…- gizarte-sareak egituratzen dituzte.

Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu (embed) aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak (podcast edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).

Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz, hala nola WordPress, sortu eta web-ostatu batetara igo edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea (…)

Kontzaptuak mapa honetan laburbiltzen saiatzen gara:

Blogaren kontzeptu mapa
Bloga wikipedian definituta kontzeptu mapan bilduta

3 thoughts on “Bloga zer da

  1. Hemen ari zaretenak honelako kontuetan jantziak zaudete, baina beste batzuek ez gaude hain jantziak, nahiz-eta begirada batean interesgarria iruditu Zortzigarren Lurralde hori; azalpen sinpleagoak beharko genituzke eta ahal dela aurrez aurrekoak, mundu horretan erosotasunez ibiltzeko: adibidez zelako posibilitateak ematen ditu blogak eta zelan bideratu posibilitate horiek? Nik badut blog bat, baina haibat galdera sortzen zaizkit. Eta galdera bat, Lurralde honetan badago euskaraz ari den jendea koordinatzeko eta horreri etekina ateratzeko modurik? Eskertuko nuke nire kezka hauek kontutan hartzea. Besarkada bat euskaltasunean. Ani.

    1. Eskerrik asko zuri ere nire nire kezka eta eskaria kontuan hartzeagatik. Zeuk gura dozun arte.
      Ani.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude