Browsed by
Kategoria: hezkuntza

2sualTH @UPVeranoEHUdan ikastaroa

2sualTH @UPVeranoEHUdan ikastaroa

Garbiñe Larralde eta Juan Villar irakasleekin ikastaro laburra bezain intentsoa antolatu dugu Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan. Hementxe dauzkagu egindako lanen estekak: Lehen eguneko EKIPOEN posterrak: https://photos.app.goo.gl/mgfdb4htSC4XY6wS8 Bideoak gelan grabatutako momentu ezberdinetakoak BIGARREN EGUNEAN Juan Villarrekin EZ dugu atsedenik izan eta goizaren bukaeran KATAPULTAren proiektuarekin txundituta utzi gaitu denek. Beroketa ariketa bezala 7 aplikazio moeta aztertu ditugu taldeka, eta bere PE-a edo Norbere Ikasteko Alorra nolakoa den azaldu digu; ondoko bideoan ikus dezakezue  

IDU Ikaskuntza Diseinu Unibertsala

IDU Ikaskuntza Diseinu Unibertsala

Lorea Aretxga @bedialauneta lankidearekin aukera aparta izan dut IDU/DUAri buruz artikulu bat idazteko, eta bide batez, gauza berri pilo bat ikasteko. Ekimena EHUk eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarlanean bultzatu dute eta “IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan” liburuaren atal bat bezala argitaratu da. Post honetan UEUren proposamenari jarraituz, Amaia Arroyo eta Abel Camachoren koordinaziopean, TESTUINGURU PEDAGOGIKOA marrazten den ataleko 1.5 zenbakiko artikuluan adierazi nahi izan ditugun ideia nagusiak azaltzen saiatuko gara. IDU irakaskuntzarako marko bat da, 3 printzipiotan oinarrituta, denontzako ikaskuntza…

Read More Read More

Galdutako Udabarria eskura

Galdutako Udabarria eskura

Galdakaoko Oroimen Historikoa berreskuratzeko, duela 10 urte, hau da 2007an,  hasi nintzen informazioa bilatzen, lekukoak elkarrizketatzen eta historian sakontzen. Jarraian aditu batzuk topatu eta beraien ikuspegiarekin osotu, nire jakituria eta kontakizuna ere. NONDIK DATOR GUZTI HAU? Ni txikia nintzela, amama Matearen etxera joaten nintzen sarri, Tximelarrera; eta berak gerra-denboran gertatutakoak kontatzen euskuzan, ixuldu ezinik. Berak bi seme bikotxak galdu zituen urte haietan: nire aitaren anai bi. Eta abioak hirunaka bonbak botaten etorri zireala entzuten nuenean, ipuin bat zela uste nuen…

Read More Read More

Kultura Digitala aberasteko

Kultura Digitala aberasteko

Amaia Arroyo Sagastak @amaiaarroyo Twitterren, arrazoi ON batzuk ematen ditu #eDIGCOMP ikastaroan Kultura Digitala erabiltzeko, aberasteko eta partekatzeko. Teknologia ulertu behar dugu gu enpoderatzeko, gure mugak zabaltzeko aukera bat bezala. PLEak pertsona bezala eta irakasle bezala eragiten dauskuna da zabaltzea eta ikasteko aukera gehiago ematea. mundua hobetzeko arrazoi gehiago daukagu. Gure ikasteko baliabideei buruz eta estiloari buruz hausnartzen dugun heinean, mundua hobetzeko aukera gehiago daukagu. Kultura Digitala oso garrantzitsua da gaur egun: heldu da ta geratzeko dago hemen. Baikortasunarekin hartu ta…

Read More Read More

eDIGCOMP hasi da

eDIGCOMP hasi da

Berri pozgarria da Zortzigarren Lurraldean zabaltzeko modukoa, Euskaraz Konpetentzia Digitala garatzeko modua badugula. Udako ikastaroen eskutik eta Berritzegune Nagusiaren zuzedaritzarekin, UIK-en ingurune BIRTUALean #eDIGCOMP izeneko ikastaroa martxan hasi da. 2016ko udan ospatu zen 339 izeneko ikastaroan grabatu eta orain neguan Moodleren bidez zabaltzen da, aukera berri hau, irakasleen konpetentzia digitala areagotzeko. Ikastaro honen helburua SAREAN informazioa bilatu eta irakaselok irakaskuntzarako materialak ekoizten eta partekatzen jakitea da. GEHIAGO JAKITEKO/IKASTEKO Ikusi #eDIGCOMP ikastarkoko bideoak zerrenda honetan Jarraitu jarioa Twitterrren #eDIGCOMP hashtagarekin Elkar-eragin…

Read More Read More

Hektor #DigitAHALdun

Hektor #DigitAHALdun

Hektor Rodriguez Arza @arratiainsti.ko zuzendaria #DigitAHALdun sentizen da #GoogleApps #hezkuntzan erabiltzen. Lanean Potentzia Digitala sentitzen du areagotzen dela gero eta gehiago erabiltzen dituzten Googleren aplikazioekin: Komunikaziorako irakasleekin eta ikasleekin Informazioa pasatzeko eta elkar-lanean aritzeko

Mariluz #DigitAHALdun

Mariluz #DigitAHALdun

Mari Luz Quiñonero B06 Galdakao Basauriko Berritzeguneko zuzendaria da, eta gaitasun digitala sarri erabiltzen eta praktikan jartzen du bere lankideekin. Bera #DigitAHALdun sentitzen da Driveko zenbait tresna digitalekin elkar-lana antolatzen: Drive, Forms, komunikatzeko eta partekatzeko. Hona hemen bere #videotwita!

ARANTZABELA

ARANTZABELA

Gasteizko Arantzabela Ikastolak DIGCOMPORG jardunaldian partekatu du bere ikastetxeko proiektua Konpetentzia Digitala lortzeko eta IKTak lantzeko. Karmele Garciak Arantzabelan egin duten lana eta lortu duten esperientzia azaldu du @EasoPoliteknikoak antolatu duen #DIGCOMPORG jardunaldian.  Post honetan Berritzegune Nagusiak argitaratu duen bideoa txertatzeun dugu @bnagusiaren materialak CC-by-SA direlako

DIGCOMPORG

DIGCOMPORG

Azaroaren 15ean Donostiako Easo Politeknikoan Erakundeen Gaitasun Digitalaren Markoa aurkeztu da: DIGCOMPORG edo DIGital COMPetence of ORGanizations. Jardunaldian ideia nagusien azalpena, markoaren arrazoiak eta zehaztasunak eta 3 esperientzia aurkeztu ziren: Arantzabela Ikastola, Koldo Mitxelena Institutua eta Tolosa BHI. Bukaeran Iñigo Balerdirekin #videotwit labur baten, marko honen abantailak laburbildu genituen. Hona hemen @ibusg-en hitzak.