IDU Ikaskuntza Diseinu Unibertsala

IDU Ikaskuntza Diseinu Unibertsala

Lorea Aretxga @bedialauneta lankidearekin aukera aparta izan dut IDU/DUAri buruz artikulu bat idazteko, eta bide batez, gauza berri pilo bat ikasteko.

UEUren liburua
IKTak & Konpetentzia Digitalak liburua

Ekimena EHUk eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarlanean bultzatu dute eta “IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan” liburuaren atal bat bezala argitaratu da.
Post honetan UEUren proposamenari jarraituz, Amaia Arroyo eta Abel Camachoren koordinaziopean, TESTUINGURU PEDAGOGIKOA marrazten den ataleko 1.5 zenbakiko artikuluan adierazi nahi izan ditugun ideia nagusiak azaltzen saiatuko gara.

IDU irakaskuntzarako marko bat da, 3 printzipiotan oinarrituta, denontzako ikaskuntza inklusibo eta kalitatezko bat lortzeko.

Ikaskuntza Diseinu Unibertsala, IDU, edo gazelaniaz Diseño Universal de Aprendizaje, DUA, neurozientzian eta psikologia kognitiboan oinarrituta dago, ikerketa ezberdinetan lortutako emaitzak ikasketa prozesuetan aplikatuz, eta teknologi berrien ekarpenekin heziketa aberastuz.

Ume-gazte guztiek Hezkuntza-eskubidea daukatela denok dakigu; eta neska mutil ororen ikasketa prozesua bermatu behar dugula ere.

Eta hori NOLA gauzatu daitekeen argitzera dator IDU/DUA. Ikasle guztien hezkuntzaren kalitatea bermatzera, edozein delarik norbanakoen premia:

  • berezia kasu batzutan,
  • indibidualizatuta kasu guzti-guztietan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude