Euskara Digitala
Euskararen estrategia digitala gure hizkuntzaren bizitasuna suspertzeko
Euskararen estrategia digitala gure hizkuntzaren bizitasuna suspertzeko
IEB2013an, hau da, Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 2013ko jardunaldia Donostiako Miramonen ospatu da. Aurten informatika eta sakelako telefonoak izan dira mintzagi nagusia, inguruan izan da, 250 pertsona inguru elkartuz. Aukera aparta izan dugu euskaldun peto-petoak aurkitzeko eta aspaldiko ezagun & lagunak agurtzeko. Eta bukaeran Iñaki Alegria (UPV-EHUko dekano-ordea) eta Gorka Julio “Teketen” Talaios-eko kidea, elkartu ditugu laburpen moduko bat egiteko. Hona hemen ikuspuntuak eta iritziak, patxaraz adierazita, jardunaldiaren bukaeran. Mila esker antolatzaileoi eta Iñaki & Gorkari 😉
Azkue fundazioko Angeriñe Elorriagarekin eta Amaia Ozerinekin sakondu nahi izan dugu: zer dago Mintzaturen atzean? Eta argi azaldu digute: SoLoMo zati on bat: Social: giza sareak eta pertsonak Local: geo-kokapenari esker gauzak eta pertsonak non dauden jakiteko Mobile: tresna mugikorrei esker (smartphoneak, tabletak, ordenagailu eramankorrak eta abar) delako estrategia hori aprobetxatzeko eraiki dute Mintzatu. Hona hemen laburpen gisa, kontzeptu mapa hau, beraien elkarrizketan oinarrituta.
Zortzigarren Lurraldeko biztanle porrokatu bat ezagutzeko aukera daukagu gaur: Luistxo Fernandez. Kazetaria ikasketaz, eibartarra jaiotzez, eta donostiarra adopzioz, bere gazte denborako ikasketen gorabeherak eta unibertsitatean egon zenean ordenagailuak ikutu ere ez zuela egin aitortzen digu. Ordenagailu bat erabili zuen praktiketan zegoela, Argia aldizkarirako idazten. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aI4PxMU5Ao0&w=640&h=390]
Internetekin izan duen harremana kontatzeko eskatu diogu Luistxo Fernandezi; eta detaile guztiak kontatu dizkigu bideo honetan: noiz izan zuen lehenengo kontaktua sarearekin nola egiten zuen lan kazetari bezala modemak eta telefonoak konektatzeko erabiltzen zirenean nolakoa zen joan zen gizaldiko kazetaritza analogikoa Eginen eta Euskaldunon Egunkarian eta beste gauza asko ere! Elkarrizketa bere osotasunean ikus-entzun nahi baduzu, ikusi bideoa; eta zehazt mehatz irakurtzeko jo DOCSera. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=qhnnlCVXzpo]
Lusitxo Fernandezen Gomendioak Zortzigarren Lurraldean ibiltzeko 3 minututan laburtu ditugu. CodeSyntaxeko leizean elkarrizketatu genuen Luistori jende gazteari eta web surfari berriei aholku batzu emateko eskatu genion eta hauxe esan zigun: Nork bere abotsa eukitzea da inportantea Interneten; eta modurik errezena gaur egun, Twitter da, interakzio maila bat izateko. Baina sare sozialen ondoren, bloga da bigarren pausua, zure abotsa Interneten izateko. [youtube http://www.youtube.com/watch?v=aCc8i7nqeDQ]
Eibarko forjari bati eskatu diogu Software Librea zer den azaltzea eta enpresa munduan erabilgarria ote den esatea. Luistxo Fernandez, CodeSyntaxeko langile fina, minfirurik gabe mintzatu da SLaren onurak eta ezaugarriak zeintzuk diren zehazteko. Argi uzten digu Luistxok elkarrizketa honetan, zentzuzko aukera bat izan zela duela 11 urte, CodeSyntaxentzat, eta orain ere badela, Interneten aplikazioak egiteko, bai teknologikoki baita ekonomikoki egokia. Baita enpresaren erantzunkizun soziala aurrera eramateko, partekatzearen printzipio filosofikoa gauzatzeko eta euskararen alde lan egiteko. Egindako lana publiko egitean, ezagutza…
Zortzigarren Lurraldea Informatikari Euskaldunen Bileran aurkezten da Maiatzaren 12an Ieb8gnlurld http://www.slideshare.net/slideshow/embed_code/7934188 View more presentations from Josi Sierra
Wikipedian begiratu dugu WIKI-aren definizioa: “Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, “azkar-azkar“; egia izan edo ez, oinarri bezala gehiago aipatzen da ingelerazko akronimo bat, WIKI, –What I Know Is, edo “dena dakidana da“-) webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzailebaten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati…
Blog bat zer den argitzeko Wikipediarajotzen dugu azalpen hau aurkitzeko: Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. “Weblog” izena Jorn Bargerrek erabili zuen lehen aldiz 1997ko…