Euskara Digitala

Euskara Digitala

EUSKARARENTZAKO ESTRATEGIA DIGITALAREN BILA EUROPARI BEGIRA izeneko jardunaldian parte hartu dut abenduaren 11an

Bingen Zupiriak aurkeztuta eta Maite Goñi @euskaljakintza-k koordinatuta, #euskaradigitala jardunaldian zenbait adituk parte hartu dute Europako bazter ezberdinetan hizkuntza teknologiaren gaiak duen garrantzia eta esperientziak azaltzeko.

Antolatzileek honela zioten: “Eusko Jaurlaritzak hartu beharreko estrategiaren inguruan hausnarketa egitea, ingurune digitalean euskararen bizitasunak aurrera egin dezan: Europako hainbat herrialdek bultzatutako estrategia digitalak ezagutu nahi ditugu, beraien hizkuntzen bizitasun digitalarekin eta hizkuntza teknologien garapenarekin lotuta.”

Euskararentzako estrategia Digitalaren bila

Moderatzaileak streaming bidez, banan banan gonbidatu ditu aditu-arituok:
+ Georg Rehm Ikertzaile nagusia eta ikertzaile elkartua. Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako Zentroa – DFKI. Gaia: European Language Grid – Towards the primary Platform for Language Technology in Europe.
+ Juan de Dios Llorens González Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritza (SEDIA). Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa, Espainiako Gobernuan. Gaia: Plan de Impulso de las Tecnologías del Lenguaje.

Generalitateko Anton Ferrat PuntCat-en esperientzia pertekatuz
Catalunyako esperientzia Anton Ferretek azalduta

+ Anton Ferret Baig Informazioaren, Hedapenaren eta Azterlanen zerbitzuburua, Kataluniako Generalitatean. Gaia: Promoción del .cat y del catalán en Internet.
+ Anna Björk Nikulásdóttir Grammateken sortzaileetako bat eta Islandiako Hizkuntzaren Teknologietarako Partzuergoko proiektu arduraduna. Gaia: Language Technology for Icelandic 2018-2022.
+ Jóhanna Vigdís Guðmundsdóttir Zuzendari exekutiboa, Almannarómur (Hizkuntzaren Teknologietarako Zentroa), Islandiako Hizkuntzarako Proiektuaren zuzendari exekutiboa. Gaia: Language Technology for Icelandic 2018-2022.
+ Jeremy Evas Prosiect 2050eko burua Galesko Gobernuan. Gaia: Welsh language technology action plan.
+ Kadri Vare Estonierarentzako Hizkuntza Politika Saileko koordinatzailea. Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioa, Estoniako Gobernuan. Gaia: Development of Estonian Language Technology.
Adituon azalpenen ondoren galderak egiteko aukera egon da, Twitter bidez #euskaradigitala traola erabilita, edo streamingeko plataformak eskaitzen duen erreminta berarekin. Ikusi-eta-ikasitakoaren laburpen bisual bat Google Photos-en aurkitu dezakezu.

Elkarrizketa aberatsa Hizkuntza Teknologien aukera ezberdinak aztertzeko
Estoniako Kadri Vare Maite Goñirekin elkarrizketan jardunaldiaren bukaeran

Bingen Zupiria Gorostidi, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hasieran sarrera egin du; eta bukaeran Miren Dobaran Urrutia Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ondorioak laburbildu ditu.

Hitzaldien bideoak ere aurki zabalduko dituztela adierazi dute. #8gnLUR aldean partekatuko ditugu argitaratu bezain pronto.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude