Etxepare ere zortzigarren lurraldean?

Etxepare ere zortzigarren lurraldean?

Etxepare Institutuak ere Zortzigarren lurraldearen alde azaldu zen bere azken agerraldian.

 
Etxepare institutuko zuzendaria
Aizpea Goenaga bere webtokiko argazki batean

Euskara mundiala dela ozenki esateaz gain, zortzigarren lurraldean mugitu behar ginela aipatzen zuten azaroan egindako ekitaldian.

Aizpea Goenagak argitu zuen “Euskara Mundiala” ez dela hilabete iraungo duen kanpaina izango, baizik eta iraun egingo duela, “nahi duguna jendea orrira sartzea eta parte hartu ahal izatea delako. Teknologiak distantziak laburtu eta mugak hautsi dituen garai hauetan, internet euskararen zortzigarren lurraldea bihurtu da”, gaineratu du.

KOMUNIKABIDEEN LAGUNTZAREKIN

Eitbren lankidetzarekin kontatuko dute ere euskal irrati telebistako akordio bati esker: “EITB euskara eta euskal kulturaren leiho garrantzitsu bat da eta euskara eta euskal kultura urrutira eramaten lagundu nahi dugu”, Alberto Suriok adierazi zuenez.

Etxepare Insitutua
Euskal Institutuaren logoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude