Euskal Film Laburrak

Euskal Film Laburrak

Vanesa Fernandez & Gonzalo Olabarria

ZINEBI62ko inagurazio ekitaldian Azaroaren 13an, Gonzalo Olabarria zinegotziak eta Vanesa Fernandez ZINEBIko zuzendariak hitz egin dute. Lehiaketan zehar proiektatuko diran zazpi euskal film laburrak, 2020ko atal ofizialeanlehiatuko direnak, prentsa aurrean erakutsi dira (ikus info+ ZINEBIren web orrialdean):

  • Ehiza Hauazkena Taldeak zuzenduta Euskadi / 2020 / 5′ Animazioa
  • Zerua Blu Lur Olaizola Euskadi / 2020 / 16′ Dokumentala
  • Polvo Somos Estibaliz Urresola Solaguren Euskadi / 2020 / 29′ Fikzioa
  • Homeless Home Alberto Vázquez Francia – Euskadi / 2020 / 15′ Animazioa
  • Quebrantos Koldo Almandoz & Maria Elorza Euskadi / 2020 / 8′ Dokumentala
  • Maite Xabier Larrazabal Euskadi / 2020 / 13′ Fikzioa
  • Hemen, gaur, berriz Aitor Gametxo Euskadi / 2020 / 9′ Dokumentala
Jone Laspiaur Sirimiri Filmsen Polvo Somos pelikularen eszena batean

Prentsaurrekoan zuzendarien aurkezpenak entzun ahal izan dira, bakoitzaren arrazoiak eta ikuspuntuak azalduz. Bukaeran talde-argazkia egin dute

Talde-argazkia kazetarien eskariz
Talde Argazkia

Aurkezpen saioa streaming bidez ere jarraitzeko aukera zegoen. Eta bukatu eta minutu gutxira, eguerdiko Teleberrian, Afrika Baetak honela laburtu du goizeko prentsaurrekoaren mamia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude