Euskal Literatura kostunbrismotik modernotasunera
Sarean ikusi-berri dut Ahotsak Proiektuaren bideo berri ikus-entzungarri bat: Euskal Literatura, kostunbrismotik modernotasunera.
Filologo eta idazle ezagunak elkarrizketatuz osotu dute bideo-dokumentua: Mari Jose Olaziregi, Yolanda Arrieta, Juan Martin Elexpuru, Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Arantxa Urretabizkaia eta Patri Urkizu besteak beste, bere ikuspuntu eta iritziekin 60.ko hamarkadan idatzi zena aztertuz.
Zenbait galdera erantzuten saiatu dira adituok:
* Nolakoa zen gerra aurreko literatura?
* Zeintzuk izan ziren euskarazko literatura modernizatu zuten lehen literatur lanak?
* Zer ezaugarri zituzten?
Egileek azaltzen dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin egin dutela bideoa, EIMA 2.0. proiekturako hain zuzen ere, “Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan”. Honen jarraipena izango dela ere aitortzen dute: 70. hamarkadako bideoa. Bideo hauen lekua IKASGELA webgunea izango dela diote Ahotsak Proeiktukoek.