Euskal Literatura kostunbrismotik modernotasunera

Euskal Literatura kostunbrismotik modernotasunera

Sarean ikusi-berri dut Ahotsak Proiektuaren bideo berri ikus-entzungarri bat: Euskal Literatura, kostunbrismotik modernotasunera.

Filologo eta idazle ezagunak elkarrizketatuz osotu dute bideo-dokumentua: Mari Jose OlaziregiYolanda ArrietaJuan Martin ElexpuruBernardo AtxagaHarkaitz Cano, Arantxa Urretabizkaia eta Patri Urkizu besteak beste, bere ikuspuntu eta iritziekin 60.ko hamarkadan idatzi zena aztertuz.

Zenbait galdera erantzuten saiatu dira adituok:
* Nolakoa zen gerra aurreko literatura?
* Zeintzuk izan ziren euskarazko literatura modernizatu zuten lehen literatur lanak?
* Zer ezaugarri zituzten?

Egileek azaltzen dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin egin dutela bideoa, EIMA 2.0. proiekturako hain zuzen ere, “Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan”. Honen jarraipena izango dela ere aitortzen dute: 70. hamarkadako bideoa. Bideo hauen lekua IKASGELA webgunea izango dela diote Ahotsak Proeiktukoek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude