ZINEBI 62

ZINEBI 62

Azaroaren 13an hasten da Bilboko Zinema labur eta dokumentalen jaialdia, ZINEBI delakoa: Bilboko Udaletxean aurkeztu dute Urriaren 21ean.
Aurten 62. edizioa izango da 2020 urtekoa, eta zenbakitan laburtuta: 36 herrialdetako 121 film aurkeztuko dira guztira; 89 film labur, 5 film ertain eta 27 film luze.

Antolatzaileen hitzetan “jaialdian aurkeztuko diren filmen %50 baino gehiago emakumeek zuzentzen dituzte eta programazioaren %50 baino gehiago Estatuko estreinaldiak dira.
Sekzio ezberdinetan antolatuta daude filmok:
1. Nazioarteko Lehiaketaren sekzio ofiziala, zuzendari berrien lanari eskainita dago eta bi lehiaketatan banatuta dago:
– Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa eta
– ZIFF – Zinebi First Film Nazioarteko Lehiaketa: izenak argi adierazten duenez, zuzendari berrien lehendabiziko lanari eskainitako sekzioa baita
2. Beautiful Docs, dokumentalaren nazioarteko panoraman gertatzen ari dena islatzeko sekzio ez-lehiakorra
3. Bertoko Begiradak – Miradas Desde Euskadi sorta, Euskal Herriko ikus-entzunezko industriako ekoizle, zuzendari, teknikari eta profesionalei eskainitako sekzioa. Lehiaketatik kanpo Euskadin ekoitzitako film labur eta film luze dokumentalez osatutakoa.
– Alde batetik Bertoko Begirada Luzeak daude eta
– bestetik Bertoko Begirada Laburrak proeiktatuko dira
4. GLIMPSES edo distirak
Horrez gain, Ohorezko Mikeldia Jean-Pierre et Luc Dardenneri dedikatua dago eta Emanaldi bereziak ere egongo dira, bi film hauekin: Samuel Alarcónen Déjame hablar eta Marta Popivodaren Yugoslavia, how ideology moved oru collective body?

Informazio hau eta film bakoitzaren zehaztasunak ZINEBI jaialdiaren web orrian topatu daiteke.

BIHOTZ ZABALEKO AMESLARIA
Zortzigarren Lurraldean egin den dokumental bat ikusteko aukera paregabea eukiko dugu ere: Mikel Zarate Bihotz Zabaleko Ameslaria. Bilboko Artederretako Museoan izango dea “estreinaldi mundiala” azaroaren 17an, arratsaldeko bigarren sesioan (8ak aldera seguruenik)

AURRERAPEN bat edo trailer moduko bat aurreratzen dugu orain, Mikelen lagunen hitzekin osatuta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude