Zezen Plaza Indautxun

Zezen Plaza Indautxun

Zezen Plaza Indautxun
Zezen Plazaren argazkia eta kokapena

Commons Media mugikorrean erabiltzen dudanetik toki berri-zahar asko ezagutzen ari naiz, mugitzen naizen inguruetan: azkena Indautxun egon zen zezen plaza izan da.

NOLA da posible? Commons APPak duen trikimailu bati esker: “CERCANOS” deritzon menu bat dauka, eta geolokalizazioa aktibatuta daukazunean, zeure inguruan dauden tokiak identifikatzen ditu, esistitzen ote duten esanez eta argazkia behar ote duten azalduz.

HISTORIA

Indautxuko Zezen Plaza izan da aste honetan mugitu naizen inguruan azaltzen zen informazioa. Eta inguru horretan nengoenez, hasi nintzen ditxosozko zezen plazaren bila.

Bilboko Liburutegi Digitalean topatu nuen erreferentzi bat, Bilbao aldizkarian argitaratua 1991ekoa: K-Toño Frade kazetari eta karikaturagileak izenpetuta, paperean banatzen zen garaikoa. Honela azaltzen du testuan:

  • 1909ko Abuztuaren 15ean inaguratu zen, hau da Birginaren egunean… ni bertaratu baino 113 urte lehenago
  • eta 1919an azken zezenketa egin zen Abuztuaren 1ean. Fradek dionaren arabera Villagodioko markesaren zezenak izan ziren; markes honek Jose de Etxebarria y Bengoa zuen izena, eta zezen plazaren jabea zen.
  • azkenean 1929an bertan behera bota zuten.

K-Toñok azaltzen duenez inguruko jatetxean “Villagodio bat” eskatzen zutenean, txuleta eder bat jateko izan ohi zen, ganaderia horretako animaliak ederrak zirelako: bai zezenketarako, baita jateko ere.

Zezen Plaza Indautxun
Indautxuko Zuzen Plazaren historia Bilbao Aldizkarian

GOMENDIOA
Esperientzi aberasgarri honen ondoren neure gomendioa hauxe da:
* Wikimedia Commons erabili ezazue, bai toki berriak (eta zaharrak) ezagutzeko,
* baita zeuen argazkiak modu librean partekatzeko.
Animo ta ezagutza librea zabaltzen lagun ezazue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude