ZINEBI62ko film irabazleak

ZINEBI62ko film irabazleak

ZINEBIren aurtengo irabazleak,PALMARES delakoa,ezagutzera eman dute jada festibalaren web orrialdean.

ZINEBIKO SARI NAGUSIA Lukas Marxt  zuzendari austriarraren dokumentalarentzat izan da IMPERIAL IRRIGATION  filmagatik (Germany – Austria, 2020)
Sail Ofizialeko Film Laburren Naioarteko lehiaketan euskal film labur bik saria lortu dute:
+ EUSKAL FILM LABUR ONENAREN SARI NAGUSIA Estíbaliz Urresolaren fikziozko film ausartari “Aktoreen zuzendaritza lanarengatik, gidoiaren garapenarengatik, eta gure gizartearen merkantilizazioa heriotzara, hau da, hileta erritora ere iristen dela kritikatzen duen istorio bat eszenaratzeagatik; umore beltzezko ukitu batez ondutako proposamena da” POLVO SOMOS (ASHES AND DUST)   (Basque Country, 2020)
+ ESPAINIAKO FILM LABUR ONENAREN SARI NAGUSIA Lur Olaizola Lizarralderen dokumentalari “Euskaditik Ameriketara joandakoen gaia jasotzen duelako kontatzeko modu berritzaileetan arakuaz. Dokumentala lokala izanagatik, tokiko euskalkiak nabarmen usten duena, unibertsaltasuna dario. Munduko toki desberdinetako hainbatek bizitakoa jasotzen baitu. Protagonista bakarrik joandako emakumea izateak bereziago egiten du kontakizuna eta narrazioa bi emakumeren arteko elkartruke intimoan eraikitzea balioan jartzen dugu” “ZERUA BLU”  (Basque Country, 2020.
+ ZIFF SARI NAGUSIA Iryna Tsilyk-rentzat izan da, epaimahikoen ustez “Zinema erresistentzia gisa eta bizirik irauteko modu gisa egiteko trebetasunagatik, zinemaren beraren eta errealitaterako hurbiltzeko dituen moduen bidez”; THE EARTH IS BLUE AS AN ORANGE (ЗЕМЛЯ БЛАКИТНА, НІБИ АПЕЛЬСИН)   (Ukraine – Lithuania, 2020)

Informazio gehiago eta dokumentalen zehaztasunak ZINEBI festibalaren webean dauzkazue.

PALMARESA Awards, Palmares

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude