ZINEBIren kartel berria

ZINEBIren kartel berria

Bilboko Zinema labur eta dokumentalen nazio arteko jaialdiak badu kartel berria: ZINEBI 63.aren kartela Irailaren 27an aurkezten da, zinemaldi honen webean irakurri dezakegunez.

Dokumentalen eta Film Laburren Naioarteko Jaialdiaren kartel berria
ZINEBI63 edizioaren kartel berria
Rebeka Arce @RebekaArce

Donostiako Zinemaldia bukatu ondoren, Bilboko ZINEBIk aurkeztu du 2021eko edizioaren kartel berria Rebeka Arce diseinatzaile grafiko eta arte-zuzendariak egina. Antolatzaileok honela azaltzen dute esanahia: fikziozko bandera batzuk sortu ditu, “ez-lekuak” irudikatzeko. Horietan, gizarte gisa egin behar izan ditugun segidako konfinamenduetan, gainerako pertsonekin erlazionatu gara: supermerkatu bat, merkataritza-gune bat, hoteleko gela bat, aireportu bat. Leku horietan guztietan pertsonek kontsumo-harremana dute.”

Arcek berak azaltzen duenez, “iragaitea, ziurgabetasuna eta espazioaren eta denboraren arteko desorientazioa ez-lekuen bandera infinituen sistema baten ikusizko narratiban islatu behar ziren, sozialki eraikitako bandera bakarraren pertzepzioarekin kontrajarrita, zeinaren eraikuntzarako programazio eta diseinu generatiboko lengoaia erabiltzen baitugu, Tokion bizi den Jannis Maroschek diseninatzailerekin lankidetzan”.

INFO + ZINEBIren webean irakurri dezakegu; baita BIZKAIE kultur agerkarian be, bizkaieraz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude