Maitasunaren Indarrez

Maitasunaren Indarrez

Benito Ansolaren biopic bat estreinatu da Lekeition 46. Euskal Zinebileran. Izenburuak argi adierazten duenez, Benitoren Bizitza “Maitasunaren Indarrez mugitu da erabaki eta egintza guztietan. Uda honetan 94 urte bete ondoren, burua argi baino argiago du eta gorputzak ere autonomi nahikoa ematen dio, Bilbotik ibiltzeko (orain bizi den tokian) eta Lekeitiora joateko, bere filmen estreinaldia ikusi ahal izateko.

Bilbon grabaturako irudiak Albia lorategietan
Albia lorategietan eserita, Benitoren Bizitza dokumentalerako grabaketan

BIOGRAFIAREN DATAK eta DATUAK
Lehen atala haurtzaroa da: Benito 1928an jaio zen Lekeition, berak adierazten duen bezala, Hictckoken egun berean: abuztuaren 13an. Eta hortik omen dator zinemazaletasunaren oinarria. Baina umezaroa bere jaioterrian pasatu ondoren, 8 urte zituela eta Gernikaren bonbardaketaren biharamonean, herritik irten eta Bilbora etorri zen familia osoarekin, desherriratuak azken finean.
Biopicaren bigarren atalak Bilboko bizimodua kontatzen du: aita kartzelara sartu eta Benito janaria eramatera joaten zen egunero egunero, hiriburuko kaletan zeuden dozena bat zinemaren aurretik pasatuz; eta hortxe gertatu zen bere zinezaletasuna agertzeko estimulua.
Hirugarren atalean apaiz izateko bokazioa nola agertu zen azaltzen du, Bilbon ikasten zuen artean; eta ikasketak non eta nola egin zituen apaiztu arte.
Laugarren atalean Lekeitioko zinebilera nola sortu zuten eta ze gorabehera pasatu behar izan zituzten lehen urteetan komentatzen du.
Eta bosgarren atalean askatasuna eta ardura, bai bizitzan baita hezkuntzan ere, batera joan behar direla adierazten du, Mikel Laboaren abesti ezagun batetan oinarrituta.
Denetara 24 minutu dira, labur.eus/benitorenbizitza helbideak ikusi daitezkeela. Eta ikusi ondoren zeure iritzia eskertua izango da, blogena komentario bat utzita edo zortzigarrenlurraldea@gmail.com helbidera pentsatzen/gustatzen/aldatuko zenuena idatziz.

LAN TALDEA
Lagun askoren laguntasunarekin kontatzeaz gain, kreditoetan azaltzen denez, aipatzekoa da:
* Euskararen zuzentasuna eta Lekittoko euskarari egokitzeko Aitor Etxebarriaren zehaztasuna
* Familiko argazkiak maitekiro gorde eta urteetan klasifikatu dituen Aitor Larrañaga iloba
* Mikel Laboaren musikaz giro egokia bilatzeko “a capela” abestu duten Lurdes Saez, Alba Colomer eta Edurne Diez de Ultzurrunen ahotsak
* Gidoia egiteko eta galde-erantzunak lantzeko Naia Muñoz Muruaren ezagutza sakona
* Ekoizpena bideratzeko Jose Julian Bakedano Sarrionaindiaren ezagutza eta esperientzia.
Josi Sierra Orrantia zuzendariaren partez… Eskerrik asko guzti guztiei!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude