Artzain Zinemazalea Bilbon

Artzain Zinemazalea Bilbon

Benito Ansola proiektoreagaz
Lekeitioko artzain zinemazalea

Benito Ansola artzain zinemazalearen dokumentala estreinatzen dugun egunean, Bizkaiko Elizaren webgunean bere bizitzaren aipamen bat egiten dute eta egin duen lanagatik jasotako sariaren aitortza.

Lekeitioko apaiz honen zaletasuna nondik datorkion aitortzen du dokumentalean, baita 1978tik aurrera egin zituen 20 pelikulen nondik norakoak azaldu ere. Jose Julian Bakedanoren laguntzarekin 6 filmik onenak aztertu eta gidoiak egiteko modua, kokapenak aukeratzeko irizpideak edota aktoreak nolakoak ziren azaltzen dio Benitok Bakedanori.
ZINEBI 63an estreinatzen den lana TRILOGIA baten erdiko atala da: aurrekoa eta ondorengoa bukatzeke daudelako oraindik.

KARMELO ETXENAGUSIA AIPAMENA
Bizkaiko eleizbarrutiak 2015ean Karmelo Etxenagusia aipamena eman zion Ansola apaizari Gurutzi Arregi etnografa eta Félix García Olano kazetariarekin batera. Elizgizon bezala zituen zereginetan (besteak beste irakaskuntza Markinako Lanbide Eskolan hasita) kristautasunaren mezuak zabaltzeko ZINEMA erabiltzeagatik egin zioten aipamen hau.

Dokumentalaren TRAILERra ipinten dugu hemen, altxor osoa ikusteko gogoak pizteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude