Altxorra Bizkaia Irratian

Altxorra Bizkaia Irratian

ZINEBI 63an estreinaldia ezagutzera emateko, Bilboko Bizkaia irratian egin dugu elkarrizketa interesgarri bat, jendeak 2021ean pandemian zehar egin dugun lanaren nondik norakoak ezagutu ditzan. Tira-Bira saioan, Mundakako Ohiane Irazu esatariarekin, hamalau minutuko solasaldi bizia izan dut Azaroaren 15ean estreinatzen den “El Tesoro de Benito” dokumentalaren inguruan. Eta hementxe entzun dezakezue, irratiaren web orrian jarri duten informazioa irakurtzeaz gain.

Bilboko Bizkaia Irratian

Dokumentalaren prozesuaz galdezka, 2019an Mikel Zarateri buruz hizketan, Benito nola ezagutu nuen eta zein hizlari ona zen konturatuta, kamara aurrean lasai egon eta elkarrizketa bat grabatzeko erraztasuna zeukala argi gelditu zen. Orduan Bihotz Zabaleko Ameslaria borobiltzeko informazio ona eta gertakizun atseginak kontatu zituenez, ZINEBI62ko estreinaldian hitzaurrea egiteko eskatu nion. Hara non, Mikelen biografia aurkeztean, aitortu zuen biografiak egitea zaila delaa pertsona hil denean; bizirik dagoen artean egitea errazagoa omen dela gaineratuz. Horrexegatik erabaki nuen, ZINEBIko Vanesarekin komentatuz, hurengo dokumentala Benitoren biografia egiten saiatzeko izango zela, bizirik eta burua argi baino argiago zeukalako.

Eta Jose Julian Bakedanoren laguntzarekin ekin genion lanari. Sei hilabeteren ondoren Bilboko BBK Aretoan ikusi ahal izango da Azaroaren 15ean arratsaldeko 18:00etan.

GONBIDAPENAK lortzeko, sarrerarik EZ delako salduko, eta lekua dagoelako oriandik ere, idatzi mezu bat zortzigarrenlurraldea@gmail.com helbidera. Zinema Aretoan aurkitukog ara Azaroaren 15ean!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude