Estreinaldia ZINEBIn
Mikel Zarateren dokumentalaren ESTREINALDIA Zinebi62an
Mikel Zarateren dokumentalaren ESTREINALDIA Zinebi62an
Angel Mari Unzueta abade euskaltzalea hil da 2020ko azaroaren 14an
Bilboko ZINEBI62an Ernest Lluch politikariaren dokumentala ikusteko aukera izan dugu. Askea eta Ausarta zela aitortzen dute muntaiaren egileek. Josep Morell eta Jordi Vilar egon dira Guggenheim museoan, ordu beteko dokumentalaren aurretik, bere sentipenak eta bizipenak azaltzen: bai ekoizpena egiteko prozesuan baita kontatu nahi zutenaz. Dokumentalean politikari katalandarraren bizitzako momentu ezberdinak azaltzen dira: irakasle, ekonomilari, ordezkari politikoa, gobernuko ministroa, osasun lege orokorra aurrera ataratzeko ahaleginetan… Bizitza oparoa eta emankorra 2000.ko Azaroaren 21ean bere etxeko garajean ETAk hil zuen arte, 63 urte…
Azaroaren 13an, lan askoren ondoren, segurtasun neurri guztiak hartuta, konplikazio guztiei aurre eginaz, detaile guztiak zainduta, protokolo den-denak kontutan izanda… HASI egin da Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazio Arteko Jaialdia! Zorionak Vanesa Fernandez bere zuzendariari eta berarekin lanean ari diren profesionalei. Hona hemen EITBko Teleberrin, Africa baetak aurkeztu zuen berria, Irekiera Ekitaldia Arriaga Antzokian ospatzen zen egunean.
ZINEBI62ko inagurazio ekitaldian Azaroaren 13an, Gonzalo Olabarria zinegotziak eta Vanesa Fernandez ZINEBIko zuzendariak hitz egin dute. Lehiaketan zehar proiektatuko diran zazpi euskal film laburrak, 2020ko atal ofizialeanlehiatuko direnak, prentsa aurrean erakutsi dira (ikus info+ ZINEBIren web orrialdean): Ehiza Hauazkena Taldeak zuzenduta Euskadi / 2020 / 5′ Animazioa Zerua Blu Lur Olaizola Euskadi / 2020 / 16′ Dokumentala Polvo Somos Estibaliz Urresola Solaguren Euskadi / 2020 / 29′ Fikzioa Homeless Home Alberto Vázquez Francia – Euskadi / 2020 / 15′ Animazioa Quebrantos…
2020ko ZINEBI hibridoa izango da: aurrez aurre ikusteko filmak eta OnLine ikustekoak ere
Zinebi 62an 121 filme erakutsiko dira: tartean Mikel Zarate Bihotz Zabaleko Ameslaria Dokumentala
Ahotsak.eus webgunean prooiektuaren azken bideoa aurkitu dezakegu:
Konfinamendu luze konplikatu honetan behin baino gehiagotan pentsatuko zenuen, esango zenuen, entzungo zenuen… EZ ETSI!! Ba guk ABESTU egin dugu, Beatlesen musikarekin. Zorte handia izan dugu 2 hilabete hauetan Joxerra Garzia Garmendia lagun izatea: hitz egiteko eta kantatzeko, soloasean egiteko eta proiektu musikal-koral batean sartzeko. The Beatles taldearen Let It Be abestia euskaraz kantatzeko, argitaratu zutenetik, 50 urte pasatu direnean. Letra euskaraz Joxerrak berak egokituta, Joseba Ibarrak LA M-ean moldatutako partitura pianoan jotzeko edo koroak lau abotsetara egiteko zehaztasunak: den-denak…
1937. urteko Maiatzaren 19an Galdakaoko Plazakoetxe auzoan zegoen errefugioa bonbardatu zuten hegazkin alemaniarrek, arratsaldeko 4ak pasatuta, orduko periodikuetan azaltzen zutenez. Aurten ere Galdakaoko Udalak gogoan euki nahi izan du sarraski hura. Galdakaoko Udalaren bideo batean parte hartu dut Oroimen Historikoa berreskuratzeko, orduko testigantzaetan oinarrituta, Galdakao Gogora taldearen ekarpenarekin, testu-ingurua hobeto ulertzeko eta ezagutzeko. Bideo labur eta argigarri hau estreinatzeaz gain, gerra pairatu zuten pertsonei (gelditzen direnak oso nagusiak dira gaur egun, Higinia Artetxe bezala, 95 urtekoa) eta familikoei omenaldi xume…