HAMARgarren dokumentala
WikiEmakumeok DOnK Josi Sierra dokumentalista monoparentalaren hamargarren dokumentala da.
WikiEmakumeok DOnK Josi Sierra dokumentalista monoparentalaren hamargarren dokumentala da.
WikiEmakumeOK DOnKumentala eta izen bereko taldearen ekimenak egutegi publiko batean azaltzen dira. Beraz:* Wikipedian editatu nahi duzulako edo * DOnKumentala ikusten wikilarien lana nola, zergatik, zertarako egiten den jakin nahi duzulako… KONTSULTATU eguna eta ordua! Eta bertara joan zaitez zure buru-bihotzean:* genero arrakala gutxitzeko asmorik bazenu* baita emakumeen ikusgarritasuna, mundu digitalean ere, * berdintasunaren alde egiteko* edo/ta zure jakituria areagotzeko eta * denbora (pixka bat) jartzeko gogorik baduzu! Ongi etorria izango zara, Durangon, Leioan, Arratian, Gasteizen, Artziniegan, Oiartzun… Kontsultatu egutegia…
WikiEmakumeOK DOnK ZINEBI65ean estreinatzen da, Azaroaren 14an, Bertoko Begiradak sailean. 2023ko ZINEBIren 65 edizioan Wikipedian emakumeen biografiak egiten aritzen diren emakumeeon genealogia kontatzen da WikiEmakumeo DOnK dokumental KORALboratiboan. 7 URTEETAKO PROZESUAEkoizleak 7 urte eman ditu emakume hauen ondoan, prozesu EMERGENTE izugarri bat ikusten bere begien aurrean: * Nola ideia baten inguruan, berdintasuna mundu digitalean ere bultzatzea, emakume talde bat antolatzen doa, * gero eta pertsona gehiago erakartzen ditu ekimenetara, * hedatuz doala Euskal Herrietako bazter ezberdinetan (Leioa, Bilbo, Gasteiz, Etxebarri,…
Salome Campos Beotegi 1893. urtean jaiotako emakume indartsu eta aitzindari bat izan zen. Bermion Salóme ezizenaz deitzen zuten, eta seme-alaba ugari zuen familia batekoa zen: Pedro Campos Lartitegui eta Juliana Beotegui Yspizua bikotearen bosgarren alaba zen: * Juliana (1882-01-09), * Francisca (1883-10-10/1884-05-19), * Feliciano (1885-07-22) eta * Ponciano (1888-11-20) aurretik zituela; eta bere ondoren * Dionisio (1895-11-18), * Feliciana (1898-06-09) eta * Eufemia (1900-09-16) etorri ziren. Bere ama Juliana, Eufemia jaio eta egun gitxitara hil zen 1900eko irailaren 19an Santa…
Mentxu Ramilo Araujo wikilari apartak Espainiako Wikimediak Almerian Azaroaren 11tik 13ra ospatu dituen jardunaldietan Maripa Garaizabal durangar wikiemakumearekin egindako elkarrizketa bat partekatu zuen. MARIPA WIKILARI APARTAZelan definituko zenuke zeure burua? Pertsona arrunta, metodikoa, kuriositatea duena, langilea, aukeratutako bakardadea gustuko duena. Zelan heldu zinen Wikipediara? Irakaslea izanda, Wikipedian premia handia dagoela konturatuta, jubilatzean denbora apur bat horretan ematea pentsatuta nuen. Lankide izan zuen Marisa Barrenak egunero efemerideak bidaltzen zizkidan eta irakurri egiten nituen. Dinamizatzen duen Durangaldeko wikiemakumeok talderako gonbita egin zidan…
Commons Media mugikorrean erabiltzen dudanetik toki berri-zahar asko ezagutzen ari naiz, mugitzen naizen inguruetan: azkena Indautxun egon zen zezen plaza izan da. NOLA da posible? Commons APPak duen trikimailu bati esker: “CERCANOS” deritzon menu bat dauka, eta geolokalizazioa aktibatuta daukazunean, zeure inguruan dauden tokiak identifikatzen ditu, esistitzen ote duten esanez eta argazkia behar ote duten azalduz. HISTORIA Indautxuko Zezen Plaza izan da aste honetan mugitu naizen inguruan azaltzen zen informazioa. Eta inguru horretan nengoenez, hasi nintzen ditxosozko zezen plazaren bila….
Kastora Irigoien Zabala Lezaman jaio arren, ume-umetan Galdakaora etorri zen panderojole bat zen. Bizente Irigoien bere aitak Dinamita lantegian lan egiten zuenez, familia guztia ekarri zuen Galdakaora, Kastorak 6 urte bakarrik zituenean; alabak berak ere, etxe batzuetan neskame ibili eta gero, gaztea zenean, lantegi horretan lan egin zuen, ezkondu arte. Familian 7 neba-arreba ziren: Meltxor aguazila zena, Hilario, Rufina, Ignacio, Kastora bera, Mari eta Bernarda. Ignacio Irigoien futbolari ezaguna izan zen, atezain bezala, zenbait ekipotan jolastuz. Abeslari musikazalea Gazte-gaztetatik kantatzea…
Julene Gandasegiko eskoletan egon zen maistra
Imanol Urbieta musikaria aspaldi ezagutu nuen eta pertsona ONa eta bihotz handikoa zela konturatu ere. Euskaldun peto-petoa eta irudimenez beteriko pertsona, musika sortzeko gaitasun berezia zeukana. Bere ondoan Kontxi ezagutu nuen ere: bere inguruan dantzan, bere abestien erritmoa markatzen, musika ikasteko pedagogia eta euskara bideratzeko modua errazten. Bikote paregabea osotzen zuten Kontxik eta Imanolek. IMANOL URBIETA Wikipedian nahiko ONdo deskribatzen dute Imanolen bizitza eta ekoizpena: Imanol Urbieta 1934an jaio zen Zarautzen. Txistua jotzen zuen eta pianoa ere hamabi urtekin Arrillaga…
8gnLUR aldea aberasteko proposamena Durangoko Azokan aurkezten da. Abenduaren 8an, Durangoko Azokan egiten den Kabia izeneko ekimenaren barruan, Tabu 10 saioan ezagutzera emango da Zortzigarren Lurraldearen ekimen berria: 8gnLUR aldea [googleapps domain=”docs” dir=”presentation/embed” query=”id=12iqBGAuR_0r7-JxG1dwCv5uDQ1_kozRzip1HkuycBHM&start=false&loop=false&delayms=3000″ width=”960″ height=”500″ /] BIDEOAK HODEIAN EGITEKO PROZESUA Mugikorrarekin grabatu eta Youtuben editatu daitezke bideoak, kamararik gabe eta programa garestirik barik: doako Web20 zerbitzuak erabiliz, euskara aberastuko dezakegu pausuok jarraituz: Aukeratu nahi duzun gaia: Wikipedia laguntzaile ona izan daiteke. Bideo bat grabatu azalpen horiekin: lagun bati elkarrizketa…