Kastora Irigoein pandereterea

Kastora Irigoein pandereterea

Kastora Irigoien Zabala Lezaman jaio arren, ume-umetan Galdakaora etorri zen panderojole bat zen.

Bizente Irigoien bere aitak Dinamita lantegian lan egiten zuenez, familia guztia ekarri zuen Galdakaora, Kastorak 6 urte bakarrik zituenean; alabak berak ere, etxe batzuetan neskame ibili eta gero, gaztea zenean, lantegi horretan lan egin zuen, ezkondu arte.

Kastora Irigoien 1986an

Familian 7 neba-arreba ziren: Meltxor aguazila zena, Hilario, Rufina, Ignacio, Kastora bera, Mari eta Bernarda. Ignacio Irigoien futbolari ezaguna izan zen, atezain bezala, zenbait ekipotan jolastuz.

Abeslari musikazalea

Gazte-gaztetatik kantatzea oso gustukoa izan zuen eta ahotsari laguntzeko panderetea joten zuen, etxeko giroan gehien bat (gabon egunetan, jaietan); baina mendiko irteeretan, Eguzkibei ikastola sortu berriaren ekintzetan eta joatea posiblea zuen bidai guztietan ere.

Nagusitan Kastorak Zamakoa auzoan egiten zuen bere eguneroko bizimodua, bere semea Patxirekin bizi zelako, eta bere ohitura zen bueltatxu bat emoten ibiltea, nagusitan zauri bat izan zuen arte. Horren eraginez, azalpenik inori ez emateko, etxean gelditzen hasi zen, makuluekin ibili behar zuelako, bere bizimodua era bat aldatuz.

Kastora pandereta joten eta kantean 1986ko elkarrizketa batean

Bere kemena eta energia handia zen, batez ere euskara eta herriko ekimenen alde, bere ezagunek oraindik gogoratzen dute, Korrika Galdakaotik pasatzen zenean, bera ezinduta egon arren, bide bazterrean itxaroten zuen lasterketa popularra, eta 10 edo 20 metro baziren ere, korritzen saiatzen zen

Galdakaoko pertsona nagusiek bere ahotsa gogoratzen dute sakona eta indartsua zelako; eta sarri askotan panderetaren laguntzarekin animatzen zuelako.

1981ean Neguko Euskal Ikastaroek, bere urteetako euskaltzaletasuna, animoak eta alaitasuna eskertzeko oroigarri gisan pandereta bat oparitu zioten; gaur egun, bere familiak gordeta dauka eta ondoko irudian ikusi daitekeena.

Neguko Euskal Ikastaroak 1981ean oparitutako panderetea
Kastoraren panderetea, 1981ean oroigarri bezala oparituta

1994ko Uztailaren 7an hil zen 86 urtez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude