Eremu berrien bila Mikel Lizarralde

Eremu berrien bila Mikel Lizarralde

Mikel Lizarralde Berriako kazetariak, Anjel Lertxundiren hitzaldia entzun eta 649 hitzetan laburtu zuen 2005ean.

Lizarralde kazetaria
Mikel Erredakzioan

Hasieratik bi ideia nagusiak harrapatu zituen kazetariak, denen aurretik nabarituz:

  • Hizkuntza batek hiztunen arteko kohesioa dakarrela, eta
  • euskal kulturak zortzigarren espazioa konkistatu behar duela

Ondoren Lertxundik Kultur Politikei buruzko Nazioarteko Biltzarrean bere hitzaldian esandakoak aipatzen ditu, idazlearen iritziak bezala:

  • “Hizkuntzari eusti nahi izate hutsarekin, kultura unibertsalari sekulako kontribuzioa egiten zaio”
  • “euskalduntasunaren zirkunstantzia, aukera kultural, ekarpen intelektual eta bizi-poz linguistiko gisa bizitzea”
  • “Europan ditugu sustraiak eta Europak ere esplikatzen gaitu. Europaren beharra dut euskarari eta euskararen aukera kulturalei diedan estimu intelektual, artistiko eta literarioa sendotzeko”
  • Europak ere euskal kulturaren eta euskararen beharra duela uste du, “bere ezaugarri aberatsenetako bati, mosaikozko izaerari, eutsiko badio”

INTERNETEN ERRONKA

Kultur saileko artikuluaren bukaeran, Unescoren txostenen datuen harira, euskarak Interneten duen erronka azaltzen da:  euskarak «zortzigarren lurraldea» konkistatu behar du; teknologia berriena eta Internetena: «Lurraldetasun fisikoaz gainera, garrantzi betea du lurraldetasun birtuala ere bilatzea ziberespazioan. Hor ez dagoena ez da; hor ez bagaude, gureak egin du».

Anjel Lertxundik bere tesia defendatzeko dituen argudioa aipatzen ditu bukatzeko:

  • Munduan hitz egiten diren 6.000 hizkuntzetatik ia gehienak hilda egon daitezke mende hau bukatzerako, eta horretan Internetek eragin sekulakoa izango omen du
  • Euskal kulturak eta euskarak beren lurraldea aurkitu behar dute hor. Eta dagoeneko ari dira bidea egiten: Iniziatiba partikular askok ikusi du hori, baina ez da aski.
  • Hor egoteaz gain, egote horri etekin kulturalak eta etekin ekonomikoak ateratzen jakin behar dugu

Artikulu osoa Berria.infon irakurri dezakezu.

One thought on “Eremu berrien bila Mikel Lizarralde

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude