Euskara Kultur Elkargoan ZL

Euskara Kultur Elkargoan ZL

Euskara Kultur Elkargoaren dokumentuen artean ere Zortzigarren Lurraldearen aipamena aurkitzen dugu.

euskara kultur elkargoa
EKE kultur elkargoa

Diario de Navarran 2009ko Martxoaren 16ko artikulu bat aipatuz, Ion Stegmeier kazetariak idatzitako testuan Euskal Idaleen inguruko gogoeta bat egiten du.

Anjel Lertxundiren hitzak erabiltzen ditu izenburu bezala “Euskal idazleok ez dugu kanpoan komunikatzen, ez gaituzte ikusten” baieztatzeko.

Nafarroako unibertsitatean emandako hitzaldi baten inguruan elkarrizketatuz, zera galdetzen du kazetariak: “… Interneten agerpena.. zu zeu esan duzu Internet euskararen zortzigarren lurraldea dela. Gauza berrietara salto egiten duzuenetakoa zara?

Eta hauxe Lertxundiren erantzuna: Niri Internet lan tresna gisa etorri zait. Ordenagailuak ematen dizu baliapide pila bat zure lanerako, batez ere dokumentazio aldetik. (…)

Eta kazetariak beste galdera bat luzatzen dio: Idazteko era aldatu egin du informatikak?

Anjelek honela erantzuten dio: “Bai askoz espontaneoagoa da, ezabatzen duzu, berriro egiten duzu… lehen aldiz, lehendabizi pentsatu egin behar zenuen eta gero idatzi”

Dokumentua bilatzeko EKEra jo dezakezu eta bere osotasunean deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude