Txio bat idazteko

Txio bat idazteko

TXIO edo twit bat idaztea erraza da,  4 urrats hauek egin behar dituzue (batez ere hasieran) trebatu arte:

  1. Identifikatu #GAIA traola batekin
  2. Aipatu @ERABILTZAILEA  a bilduarekin
  3. Adierazi mezua HITZ gutxitan  (140 karaktere)
  4. Gehitu URLa & MULTIMEDIA (irudia, bideoa…)

Aurreko lau urratsak azaltzeko 140 karaktere bakarrik erabili ditut, twit edo TXIO batean bezala: zuen ustez ulergarria al da? Eta gramatikalki, zuzena al da? ONgi dakizu zuek, batipat gazteen artean bazabiltzate: Twitterren, Facebooken, sare sozialetan edo WhatsAppean… erespetatzen al dira gramatika ofizialaren arauak? 😉

KONTZEPTU MAPAK JAKITURIA ADIERAZTEKO

Concept Maps edo Kontzeptu-Mapak egitea da beste tresna bat da dakizuna (edo ikasi nahi duzuna) adierazteko eta grafikoki antolatzeko. Twitterren txio bat idazteko prozesua kontzeptu-mapa honetan azaldu dut; eta gramatika berezi hau irakurgarri-ulergarriago egiteko, antolatzaile grafikoaren pausoak emanda irakurtzen baduzu, lortuko duzu txioa idaztea; edo -aurretiaz bazeneki nola egin- hobetzea, akaso 😀

HAU ikus-entzunda… Animatu zaitez zu ere TXIOAK egiten eta ikusiko duzu NOLA hartzen diozun neurria mezu laburrak idazteari.

Kontutan izan Twitterreko gauzarik inportanteena dela elkarreragitea, gustuko dituzun pertsonei jarraituz eta zure ekarpenak eginez; ez ahaztu zure kontaktuen KO-laborazioak erantzutea eta eskertzea . Animo, eta #partekatuzikasi #eDIGCOMP-en eta sarean!

HAU GUZTIA NONDIK DATOR?

2012an idatzi nuen Escribe tu (primer) Twit testuan eta mapa honetan dago post honen jatorria , bai eta, gerora, Ulibarri Programako lankideei bidalitako mapetan eta txioan ere. Baina orain buelta-bueltaka, #eDIGCOMP ikastaroan ere erabilgarria izango delakoan nago.

ZEUEK ikus-entzun, irakurri eta TXIOKATU!! #IkusietaIkasi!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude