Browsed by
Etiketa: bilbo

ZINEBI62ko film irabazleak

ZINEBI62ko film irabazleak

ZINEBIren aurtengo irabazleak,PALMARES delakoa,ezagutzera eman dute jada festibalaren web orrialdean. ZINEBIKO SARI NAGUSIA Lukas Marxt  zuzendari austriarraren dokumentalarentzat izan da “IMPERIAL IRRIGATION”  filmagatik (Germany – Austria, 2020)Sail Ofizialeko Film Laburren Naioarteko lehiaketan euskal film labur bik saria lortu dute: + EUSKAL FILM LABUR ONENAREN SARI NAGUSIA Estíbaliz Urresolaren fikziozko film ausartari “Aktoreen zuzendaritza lanarengatik, gidoiaren garapenarengatik, eta gure gizartearen merkantilizazioa heriotzara, hau da, hileta erritora ere iristen dela kritikatzen duen istorio bat eszenaratzeagatik; umore beltzezko ukitu batez ondutako proposamena da” “POLVO…

Read More Read More

Ernest Lluch ZINEBIn

Ernest Lluch ZINEBIn

Bilboko ZINEBI62an Ernest Lluch politikariaren dokumentala ikusteko aukera izan dugu. Askea eta Ausarta zela aitortzen dute muntaiaren egileek. Josep Morell eta Jordi Vilar egon dira Guggenheim museoan, ordu beteko dokumentalaren aurretik, bere sentipenak eta bizipenak azaltzen: bai ekoizpena egiteko prozesuan baita kontatu nahi zutenaz. Dokumentalean politikari katalandarraren bizitzako momentu ezberdinak azaltzen dira: irakasle, ekonomilari, ordezkari politikoa, gobernuko ministroa, osasun lege orokorra aurrera ataratzeko ahaleginetan… Bizitza oparoa eta emankorra 2000.ko Azaroaren 21ean bere etxeko garajean ETAk hil zuen arte, 63 urte…

Read More Read More

ZINEBI62 HASI DA

ZINEBI62 HASI DA

Azaroaren 13an, lan askoren ondoren, segurtasun neurri guztiak hartuta, konplikazio guztiei aurre eginaz, detaile guztiak zainduta, protokolo den-denak kontutan izanda… HASI egin da Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazio Arteko Jaialdia! Zorionak Vanesa Fernandez bere zuzendariari eta berarekin lanean ari diren profesionalei. Hona hemen EITBko Teleberrin, Africa baetak aurkeztu zuen berria, Irekiera Ekitaldia Arriaga Antzokian ospatzen zen egunean.

Euskal Film Laburrak

Euskal Film Laburrak

ZINEBI62ko inagurazio ekitaldian Azaroaren 13an, Gonzalo Olabarria zinegotziak eta Vanesa Fernandez ZINEBIko zuzendariak hitz egin dute. Lehiaketan zehar proiektatuko diran zazpi euskal film laburrak, 2020ko atal ofizialeanlehiatuko direnak, prentsa aurrean erakutsi dira (ikus info+ ZINEBIren web orrialdean): Ehiza Hauazkena Taldeak zuzenduta Euskadi / 2020 / 5′ Animazioa Zerua Blu Lur Olaizola Euskadi / 2020 / 16′ Dokumentala Polvo Somos Estibaliz Urresola Solaguren Euskadi / 2020 / 29′ Fikzioa Homeless Home Alberto Vázquez Francia – Euskadi / 2020 / 15′ Animazioa Quebrantos…

Read More Read More

Amaiera ONa Hasiera HOBEA

Amaiera ONa Hasiera HOBEA

2016ko urteak amaiera ON abt izan dezala opa dizuet #8gnLUR aldearen lagun eta jarraitzaile guztioi 🙂 Eta neguko SOLstizioa pasatu eta gero… 2017an ONgi ibili zaitezten ere nahi nuke/genuke denok ezta? Hala bedi, urte emarkor eta oparoa izan dadila denONtzat!    

IBIL2D 1 euskalakari 1ekin

IBIL2D 1 euskalakari 1ekin

etb 1eko IBIL2D saioan galdakotar euskalakari baten eskutik Santurtzitik Bilbora joan dira, bidean hainbat gauza ikusiz eta ikasiz. Hau modu interesgarri bat da euskararen lurraldea aberasteko. Ibilbide polit bat erakusteaz gain, errealitatea bera aberasten saiatzen dira Layar izeneko aplikaziaorekin. Euskara komunikabideetan, punta-puntako tresneri gaurkotua erabiliz eta…. euskaraz!Animo egile eta eragileei eta zorte on IBIL2D abentura berri horrekin 😉 Saioa ikusteko sakatu hemen: Santurtziko Saioa etbn>

Botxotik ametsetan

Botxotik ametsetan

Botxotik Ziberespaziora blogean Inaki Muruaren kontuak aurkitzen ditugu Zortzigarren Lurraldeari neurriak hartu nahian. Lagun on honi, gonbitea luzatu genion ZLtik, gurekin batera amets egin dezan: nola irudikatzen duzu lurralde berri-zahar hau? Botxoko zibernauta hau matematikari aparta izateaz gain, ez da asko bustitzen bere iragarpenetan: “baina ez naiz 2011 honen hasieraren ikuspegitik epe laburrera berria zer den eta zer ez den izango esatera ausartzen. Hori bai, oso argi daukat jarrerak eta baloreak direla bene-benetan funtsezkoak, garaian garaiko tramankulu edo bitartekoen gainetik”….

Read More Read More