Browsed by
Etiketa: zinebi

Altxorra Bizkaia Irratian

Altxorra Bizkaia Irratian

ZINEBI 63an estreinaldia ezagutzera emateko, Bilboko Bizkaia irratian egin dugu elkarrizketa interesgarri bat, jendeak 2021ean pandemian zehar egin dugun lanaren nondik norakoak ezagutu ditzan. Tira-Bira saioan, Mundakako Ohiane Irazu esatariarekin, hamalau minutuko solasaldi bizia izan dut Azaroaren 15ean estreinatzen den “El Tesoro de Benito” dokumentalaren inguruan. Eta hementxe entzun dezakezue, irratiaren web orrian jarri duten informazioa irakurtzeaz gain. Dokumentalaren prozesuaz galdezka, 2019an Mikel Zarateri buruz hizketan, Benito nola ezagutu nuen eta zein hizlari ona zen konturatuta, kamara aurrean lasai egon…

Read More Read More

ZINEBIren kartel berria

ZINEBIren kartel berria

Bilboko Zinema labur eta dokumentalen nazio arteko jaialdiak badu kartel berria: ZINEBI 63.aren kartela Irailaren 27an aurkezten da, zinemaldi honen webean irakurri dezakegunez. Donostiako Zinemaldia bukatu ondoren, Bilboko ZINEBIk aurkeztu du 2021eko edizioaren kartel berria Rebeka Arce diseinatzaile grafiko eta arte-zuzendariak egina. Antolatzaileok honela azaltzen dute esanahia: fikziozko bandera batzuk sortu ditu, “ez-lekuak” irudikatzeko. Horietan, gizarte gisa egin behar izan ditugun segidako konfinamenduetan, gainerako pertsonekin erlazionatu gara: supermerkatu bat, merkataritza-gune bat, hoteleko gela bat, aireportu bat. Leku horietan guztietan pertsonek…

Read More Read More

ZINEBI62ko film irabazleak

ZINEBI62ko film irabazleak

ZINEBIren aurtengo irabazleak,PALMARES delakoa,ezagutzera eman dute jada festibalaren web orrialdean. ZINEBIKO SARI NAGUSIA Lukas Marxt  zuzendari austriarraren dokumentalarentzat izan da “IMPERIAL IRRIGATION”  filmagatik (Germany – Austria, 2020)Sail Ofizialeko Film Laburren Naioarteko lehiaketan euskal film labur bik saria lortu dute: + EUSKAL FILM LABUR ONENAREN SARI NAGUSIA Estíbaliz Urresolaren fikziozko film ausartari “Aktoreen zuzendaritza lanarengatik, gidoiaren garapenarengatik, eta gure gizartearen merkantilizazioa heriotzara, hau da, hileta erritora ere iristen dela kritikatzen duen istorio bat eszenaratzeagatik; umore beltzezko ukitu batez ondutako proposamena da” “POLVO…

Read More Read More

Ernest Lluch ZINEBIn

Ernest Lluch ZINEBIn

Bilboko ZINEBI62an Ernest Lluch politikariaren dokumentala ikusteko aukera izan dugu. Askea eta Ausarta zela aitortzen dute muntaiaren egileek. Josep Morell eta Jordi Vilar egon dira Guggenheim museoan, ordu beteko dokumentalaren aurretik, bere sentipenak eta bizipenak azaltzen: bai ekoizpena egiteko prozesuan baita kontatu nahi zutenaz. Dokumentalean politikari katalandarraren bizitzako momentu ezberdinak azaltzen dira: irakasle, ekonomilari, ordezkari politikoa, gobernuko ministroa, osasun lege orokorra aurrera ataratzeko ahaleginetan… Bizitza oparoa eta emankorra 2000.ko Azaroaren 21ean bere etxeko garajean ETAk hil zuen arte, 63 urte…

Read More Read More

ZINEBI62 HASI DA

ZINEBI62 HASI DA

Azaroaren 13an, lan askoren ondoren, segurtasun neurri guztiak hartuta, konplikazio guztiei aurre eginaz, detaile guztiak zainduta, protokolo den-denak kontutan izanda… HASI egin da Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazio Arteko Jaialdia! Zorionak Vanesa Fernandez bere zuzendariari eta berarekin lanean ari diren profesionalei. Hona hemen EITBko Teleberrin, Africa baetak aurkeztu zuen berria, Irekiera Ekitaldia Arriaga Antzokian ospatzen zen egunean.