ZINEBI hasten da

ZINEBI hasten da

ZINEBIren 63. edizioa Azaroaren 12an hasten da Arriaga Antzokian egingo den inagurazio GALA dirdiratsu batez. Juan
Mari Aburto Bilboko alkatea eta Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendaria izango dira aurkezpenean, baita Ohorezko Mikeldiaren irabazlea den Margarethe von Trotta alemaniar aktorea, gidoilaria eta zinema zuzendaria. Galaren bukaeran, Margaretheren omenaldiaren ondoren, Sail Ofizialean parte hartuko duten 7 euskal film laburrrak proiektatuko dira:

  • “Azaletik azalera”, Mel Arranz (2021, 7 min. Animazioa)
  • “Berak baleki”, Aitor Gametxo (2021, 17 min. Fikzioa)
  • “Yungay 7020”, Raquel Calvo Larralde eta Elena Molina Merino (2021, 19 min. Dokumentala)
  • “Kinka” Maider Oleaga (2021, 15 min. Fikzioa)
  • “Vatios”, David Pérez Sañudo (2021, 15 min. Fikzioa)
  • “Love Needs Time to Kill”, Txuspo Poyo (2021, 21 min. Dokumentala)
  • “Ur azpian lore”, Aitor Oñederra (2021, 13 min. Animazioa).
Sail ofizialeko 7 euskal filmen aurkezpena

Galaren zuzendaritza Sra. Polaroiska talde artistikoak egingo du, eta Arriagako eszenatokian egongo da CAPSULA band taldea ere, gala martxoso bat zihurtatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude