Browsed by
Egilea: Josi

Josi Sierra ni-neu naiz, Zortzigarren Lurraldeko hiritar analogiko-digitala
URTE BAT ESTREINALDITIK

URTE BAT ESTREINALDITIK

Benito Ansola ZINEBI63an egon zenetik urte bat pasatu da “El Tesoro de Benito” filma estreinatu genuenetik. Bere loba Aitor Larrañagak bideo eder hau pertatu du gogora ekarteko egun ahaztezin hura. Lagunak, famili artekoak, zinema eta arte munduko jendea, ezagunak eta adiskideak… jende asko hurbildu zen Benito agurtzera eta pantaila handian ikustera.

Apirilaren 10ean Mikel Zarate joan zen

Apirilaren 10ean Mikel Zarate joan zen

1979ko Apirilaren 10ean joan zen Mikel Zarate idazle lezamarra. 2022ko Apirilean 43 urte bete dira, jaio zenetik 89 urte pasatu eta gero. Eta hauxe litzateke gaur egun eukiko lukeen adina… 89 urte, gurekin egon izan balitz. Datorren urteko Martxoaren 6an beteko dira 90 urte Mikel jaio zenetik. 3 urte pasatu dira jada, Lezamako kultur aretoan, bere omenez egin zen ekitaldian, lagunak, familiartekoak, ikasleak eta irakaskideak elkartu ginenetik bere 40 urtemugu gogoratzeko, Pedro Mari Goikoetxearen gidaritzapean: Adolfo Arejita, Lontzo Zugazaga, Juanjo…

Read More Read More

Zezen Plaza Indautxun

Zezen Plaza Indautxun

Commons Media mugikorrean erabiltzen dudanetik toki berri-zahar asko ezagutzen ari naiz, mugitzen naizen inguruetan: azkena Indautxun egon zen zezen plaza izan da. NOLA da posible? Commons APPak duen trikimailu bati esker: “CERCANOS” deritzon menu bat dauka, eta geolokalizazioa aktibatuta daukazunean, zeure inguruan dauden tokiak identifikatzen ditu, esistitzen ote duten esanez eta argazkia behar ote duten azalduz. HISTORIA Indautxuko Zezen Plaza izan da aste honetan mugitu naizen inguruan azaltzen zen informazioa. Eta inguru horretan nengoenez, hasi nintzen ditxosozko zezen plazaren bila….

Read More Read More

ZINEBI 63. edizioko PALMARESa

ZINEBI 63. edizioko PALMARESa

Azaroaren 19an ZINEBIren 2021eko edizioak bere PALMARESa, hau da, sail ezberdinetako film IRABAZLEak ezagutzera eman ditu:* ZINEBIko Sari Nagusia: СЕВЕРЕН ПОЛ (North Pole) – Marija Apcevska North Macedonia – Serbia, 2021 | 15 min | Fiction* Euskal Zinemaren Sari Nagusia: Azaletik azalera (Skin to Skin) – Mel Arranz Basque Country, 2021 | 7 min | Animation* Espainiako Zinemaren Sari Nagusia: Descartes (Outtakes) – Concha Barquero & Alejandro Alvarado Spain, 2021 | 21 min | Documentary* Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia:…

Read More Read More

Altxorra Bizkaia Irratian

Altxorra Bizkaia Irratian

ZINEBI 63an estreinaldia ezagutzera emateko, Bilboko Bizkaia irratian egin dugu elkarrizketa interesgarri bat, jendeak 2021ean pandemian zehar egin dugun lanaren nondik norakoak ezagutu ditzan. Tira-Bira saioan, Mundakako Ohiane Irazu esatariarekin, hamalau minutuko solasaldi bizia izan dut Azaroaren 15ean estreinatzen den “El Tesoro de Benito” dokumentalaren inguruan. Eta hementxe entzun dezakezue, irratiaren web orrian jarri duten informazioa irakurtzeaz gain. Dokumentalaren prozesuaz galdezka, 2019an Mikel Zarateri buruz hizketan, Benito nola ezagutu nuen eta zein hizlari ona zen konturatuta, kamara aurrean lasai egon…

Read More Read More

ZINEBI hasten da

ZINEBI hasten da

ZINEBIren 63. edizioa Azaroaren 12an hasten da Arriaga Antzokian egingo den inagurazio GALA dirdiratsu batez. JuanMari Aburto Bilboko alkatea eta Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendaria izango dira aurkezpenean, baita Ohorezko Mikeldiaren irabazlea den Margarethe von Trotta alemaniar aktorea, gidoilaria eta zinema zuzendaria. Galaren bukaeran, Margaretheren omenaldiaren ondoren, Sail Ofizialean parte hartuko duten 7 euskal film laburrrak proiektatuko dira: “Azaletik azalera”, Mel Arranz (2021, 7 min. Animazioa) “Berak baleki”, Aitor Gametxo (2021, 17 min. Fikzioa) “Yungay 7020”, Raquel Calvo Larralde eta Elena…

Read More Read More