Browsed by
Kategoria: euskara

EZ ETSI

EZ ETSI

Konfinamendu luze konplikatu honetan behin baino gehiagotan pentsatuko zenuen, esango zenuen, entzungo zenuen… EZ ETSI!! Ba guk ABESTU egin dugu, Beatlesen musikarekin. Zorte handia izan dugu 2 hilabete hauetan Joxerra Garzia Garmendia lagun izatea: hitz egiteko eta kantatzeko, soloasean egiteko eta proiektu musikal-koral batean sartzeko. The Beatles taldearen Let It Be abestia euskaraz kantatzeko, argitaratu zutenetik, 50 urte pasatu direnean. Letra euskaraz Joxerrak berak egokituta, Joseba Ibarrak LA M-ean moldatutako partitura pianoan jotzeko edo koroak lau abotsetara egiteko zehaztasunak: den-denak…

Read More Read More

Maiatzaren 19an bonbardaketa Galdakaon

Maiatzaren 19an bonbardaketa Galdakaon

1937. urteko Maiatzaren 19an Galdakaoko Plazakoetxe auzoan zegoen errefugioa bonbardatu zuten hegazkin alemaniarrek, arratsaldeko 4ak pasatuta, orduko periodikuetan azaltzen zutenez. Aurten ere Galdakaoko Udalak gogoan euki nahi izan du sarraski hura. Galdakaoko Udalaren bideo batean parte hartu dut Oroimen Historikoa berreskuratzeko, orduko testigantzaetan oinarrituta, Galdakao Gogora taldearen ekarpenarekin, testu-ingurua hobeto ulertzeko eta ezagutzeko. Bideo labur eta argigarri hau estreinatzeaz gain, gerra pairatu zuten pertsonei (gelditzen direnak oso nagusiak dira gaur egun, Higinia Artetxe bezala, 95 urtekoa) eta familikoei omenaldi xume…

Read More Read More

Bizirik Gaudelako

Bizirik Gaudelako

Maiatzaren 9an, Bilbo Kantari egon behar zan egunean, 8:08 txaloak eta gero… Bizkaiko toki ezberdinetatik batera #KANTARI hasi ginen… BIZIRIK GAUDELAKO! Olatz Zugaztiren abesti homonimoa hartuta, “etxeko bertsio bat” egiten animatu gara, #etxeangeratu-z baina #konektatuta! Twitterren jarraitu dezakezu ekimena, traola honekin: #BizirikGaudelako Maiatzaren bederatzian, #BilboKantari ospatu behar zan egunean, bideoaren estreinaldia ospatu genuen, batera kantatuz, toki ezberdinetako KANTARI guztiak!! Zeuk ere kantatu nahi baduzu, letra osoa post honen bukaeran daukazu. Eta bideoaren laburdura hauxe da: labur.eus/bizirikgaudelako Hilabete bateko prozesua izan…

Read More Read More

Martxoaren 19an Miguel Jose Zarateren santua

Martxoaren 19an Miguel Jose Zarateren santua

1933. urtean Errepublika garaian, jaio zanean MIKEL ipini eutsoen izena gure Lezamako lagunari. Baina Gerra Zibilaren Miguel José gainidatzi eben agintari fankistok bere jaiotze erregistroan: el mismo nombre que a su padre, pero al revés… ¡para que no se confundan! agindu ei eben fazistok. Zorionez edo tamalez, bere balizko santua ospatzeko… San José egunean egun ON bat izan daitekela uste dot. Erderazko izena be topatu dot 1976. urteko nire COU-ko noten espedientean: neure tutorea Miguel Zarate izan zalako paper ofizialetan…

Read More Read More

Martxoaren 6an jaio zen Mikel Zarate

Martxoaren 6an jaio zen Mikel Zarate

1933. urteko Martoxaren 6an jaio zen Lezaman Mikel Zarate idazle-irakaslea. Bere hasierako ikasketak eta lehen jolasak Garaioltza auzoan egin ebazan. Arrate Egaña idazle sariatuaren eskutik Lezamara hurbildu gara: Lejarreneko jendea ezagutzeko bere auzokoen kontuak entzuteko eta Mikelen lagunen kontakizunekaz harritzeko. Gazte-gaztetatik mutiko bizkorra eta bertsozale amorratua zan: goizetan pikondoaren puntan, ikoak jaten ebazan, bertsoak kantetan. Mikel Zarate idazle-irakasleari buruz gehiago jakiteko ikusi #MikelZarate jarioa Sare Sozialetan.

SOLstizio zoriONtsua

SOLstizio zoriONtsua

2019ko Neguko SOLstizio zoriontsu bat ospatzeko Mikel Zarateren abotsa entzun eta beragaz batera abesti alai bat abestuko dogu: Din Don Dan. Mikelek 1967an grabatu eban eta bere familiari esko berreskuratu dogu bere abotsa eta irudiak. Baita Lontzo Zugazagak mendira eta oporretara joaten zirenekoak itxi daustaz. Eta Arantzazun Euskaltzaleen Biltzarra 1956an ospatu zenekoak, Euskaltzaindiako artxiboan itxi daustez, Creative Commons 3.0 lizentziagaz. MIKELegaz40 dokumentalaren atal bat da hau, sortze prozesuan oso esanguratsua, Mikel ezagutzeko aukera bitxia eskaintzen dauskulako: 1966ko gabonetan magnetofoi handi…

Read More Read More

2sualTH @UPVeranoEHUdan ikastaroa

2sualTH @UPVeranoEHUdan ikastaroa

Garbiñe Larralde eta Juan Villar irakasleekin ikastaro laburra bezain intentsoa antolatu dugu Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan. Hementxe dauzkagu egindako lanen estekak: Lehen eguneko EKIPOEN posterrak: https://photos.app.goo.gl/mgfdb4htSC4XY6wS8 Bideoak gelan grabatutako momentu ezberdinetakoak BIGARREN EGUNEAN Juan Villarrekin EZ dugu atsedenik izan eta goizaren bukaeran KATAPULTAren proiektuarekin txundituta utzi gaitu denek. Beroketa ariketa bezala 7 aplikazio moeta aztertu ditugu taldeka, eta bere PE-a edo Norbere Ikasteko Alorra nolakoa den azaldu digu; ondoko bideoan ikus dezakezue  

Galdutako Udabarria eskura

Galdutako Udabarria eskura

Galdakaoko Oroimen Historikoa berreskuratzeko, duela 10 urte, hau da 2007an,  hasi nintzen informazioa bilatzen, lekukoak elkarrizketatzen eta historian sakontzen. Jarraian aditu batzuk topatu eta beraien ikuspegiarekin osotu, nire jakituria eta kontakizuna ere. NONDIK DATOR GUZTI HAU? Ni txikia nintzela, amama Matearen etxera joaten nintzen sarri, Tximelarrera; eta berak gerra-denboran gertatutakoak kontatzen euskuzan, ixuldu ezinik. Berak bi seme bikotxak galdu zituen urte haietan: nire aitaren anai bi. Eta abioak hirunaka bonbak botaten etorri zireala entzuten nuenean, ipuin bat zela uste nuen…

Read More Read More

Galdakantari KORRIKArekin

Galdakantari KORRIKArekin

Galdakaoko kantariok, #GaldaKantari, @KORRIKArekin animatu gara kantztzen ere. Egia esan errez animatzen gara kantatzen, hilabeteko hirugarren ostiralean; baina oraingoan KORRIKAren alde eta Korrikarekin… IKA, IKA…KORRIKA Arkaitz Estiballes bertsolariaren kopla batzuei Joxe Mari Arrizabalagaren musika jarri eta… Hona hemen gure ekarpena aurtengo #KORRIKA-ri! KANTATZEKO KOPLA Ika, ika, ika, ika, Zatoz petoa jantzita, Badatorrela, badatorrela, Herri oso bat korrika! Bat, bi, hiru, lau eta bost, Mingainari ez egin kosk: Herri honetan euskalduntzea Noizko izango da “low cost”? Sei, zazpi, zortzi, be(de)ratzi, Lotsa…

Read More Read More