Kastora Irigoein pandereterea
Kastora Irigoien Zabala Lezaman jaio arren, ume-umetan Galdakaora etorri zen panderojole bat zen. Bizente Irigoien bere aitak Dinamita lantegian lan egiten zuenez, familia guztia ekarri zuen Galdakaora, Kastorak 6 urte bakarrik zituenean; alabak berak ere, etxe batzuetan neskame ibili eta gero, gaztea zenean, lantegi horretan lan egin zuen, ezkondu arte. Familian 7 neba-arreba ziren: Meltxor aguazila zena, Hilario, Rufina, Ignacio, Kastora bera, Mari eta Bernarda. Ignacio Irigoien futbolari ezaguna izan zen, atezain bezala, zenbait ekipotan jolastuz. Abeslari musikazalea Gazte-gaztetatik kantatzea…