Garenaren neurria lurralde honetan
Euskararen zirkunstantziak hobetzeko Lertxundik uste du derrigorrezkoa zaigula “euskararen eta kulturaren arteko nondik norakoak eztabaidatzea, zehaztea eta bultzatzea”. Bere ustetan ez dago beste ukendu miresgarririk edo panazearik. Joseba Sarrionaindiari mailegu hartuta, “txikiak izaten ikasi behar dugula” gaineratzen du Anjelek: etorkizunari buruzko paranoiarik eta izurik gabe baina baita modernitate gaizki ulertu baten pasotismo antzurik gabe. Nortasuna du izpide idazleak, zer garen eta zer izan nahi dugun aipatzen duenean: hizkuntza baten hiztunen artean, kohesioa kulturala dela planteatzen du, zern hegoan eta iparrean,…