Browsed by
Kategoria: euskara

Botxotik ametsetan

Botxotik ametsetan

Botxotik Ziberespaziora blogean Inaki Muruaren kontuak aurkitzen ditugu Zortzigarren Lurraldeari neurriak hartu nahian. Lagun on honi, gonbitea luzatu genion ZLtik, gurekin batera amets egin dezan: nola irudikatzen duzu lurralde berri-zahar hau? Botxoko zibernauta hau matematikari aparta izateaz gain, ez da asko bustitzen bere iragarpenetan: “baina ez naiz 2011 honen hasieraren ikuspegitik epe laburrera berria zer den eta zer ez den izango esatera ausartzen. Hori bai, oso argi daukat jarrerak eta baloreak direla bene-benetan funtsezkoak, garaian garaiko tramankulu edo bitartekoen gainetik”….

Read More Read More

Garenaren neurria lurralde honetan

Garenaren neurria lurralde honetan

Euskararen zirkunstantziak hobetzeko Lertxundik uste du derrigorrezkoa zaigula “euskararen eta kulturaren arteko nondik norakoak eztabaidatzea, zehaztea eta bultzatzea”. Bere ustetan ez dago beste ukendu miresgarririk edo panazearik. Joseba Sarrionaindiari mailegu hartuta, “txikiak izaten ikasi behar dugula” gaineratzen du Anjelek: etorkizunari buruzko paranoiarik eta izurik gabe baina baita modernitate gaizki ulertu baten pasotismo antzurik gabe. Nortasuna du izpide idazleak, zer garen eta zer izan nahi dugun aipatzen duenean: hizkuntza baten hiztunen artean, kohesioa kulturala dela planteatzen du, zern hegoan eta iparrean,…

Read More Read More

Askatasunaren lurraldea eraikitzeko neurriak

Askatasunaren lurraldea eraikitzeko neurriak

Anjel Lertxundik Bilboko Euskalduna Jauregian, Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I. Biltzarrean 2005eko Azaroaren 15ean emandako hitzaldian neurriak hartu zizkion “askatasunaren lurralde bat eraikitzeko” egin behar ziren ahaleginei. Honela zioen bere azken solasean: “Euskararen bidez jaso nahi dugun / jasotzen ari garen etxeak zabala behar du izan euskaldun guztiak bertan goxo sentitzeraino; erosoa eta erakargarria behar du izan, auzoen arreta eta jakin-mina sortu eta irabazteko; eta aberatsa behar du izan: etxekoei eta auzoei Arestiren begietako mundu hura erakutsiko diena: “Nire munduaz…

Read More Read More

Aranzabal 8. probintzian

Aranzabal 8. probintzian

Joxe Aranzabal fareroa luze eta zabal ibili zen zortzigarren lurraldetik Arantza Kaltzadaren eskutik. Amarauna irratsaioaren barruan, igandero goizeko 10:30ean egiten zuten “8. probintzia” izeneko atala. Euskadi Irratian Arantxak aurkeztutako saioa emititu ondoren, Joxe Aranzabalek argitaratu egiten zuen solasaldia, podcast moduan entzun edo/ta deskargatu ahal izateko. HISTORIA LUZEKO SAIOA 2007ko irailaren bukaeran hasi ziren, bai emanaldia, eta bai blogeko sarrerak, azalpen xume honekin: “Amarauna irratsaioaren barruan 8. probintzia izeneko atala entzuten duzuen entzuleok, hauxe duzue 8. probintzia irratsaioaren bloga. Hementxe utziko…

Read More Read More

Euskara Kultur Elkargoan ZL

Euskara Kultur Elkargoan ZL

Euskara Kultur Elkargoaren dokumentuen artean ere Zortzigarren Lurraldearen aipamena aurkitzen dugu. Diario de Navarran 2009ko Martxoaren 16ko artikulu bat aipatuz, Ion Stegmeier kazetariak idatzitako testuan Euskal Idaleen inguruko gogoeta bat egiten du. Anjel Lertxundiren hitzak erabiltzen ditu izenburu bezala “Euskal idazleok ez dugu kanpoan komunikatzen, ez gaituzte ikusten” baieztatzeko. Nafarroako unibertsitatean emandako hitzaldi baten inguruan elkarrizketatuz, zera galdetzen du kazetariak: “… Interneten agerpena.. zu zeu esan duzu Internet euskararen zortzigarren lurraldea dela. Gauza berrietara salto egiten duzuenetakoa zara? Eta hauxe…

Read More Read More

Eremu berrien bila Mikel Lizarralde

Eremu berrien bila Mikel Lizarralde

Mikel Lizarralde Berriako kazetariak, Anjel Lertxundiren hitzaldia entzun eta 649 hitzetan laburtu zuen 2005ean. Hasieratik bi ideia nagusiak harrapatu zituen kazetariak, denen aurretik nabarituz: Hizkuntza batek hiztunen arteko kohesioa dakarrela, eta euskal kulturak zortzigarren espazioa konkistatu behar duela Ondoren Lertxundik Kultur Politikei buruzko Nazioarteko Biltzarrean bere hitzaldian esandakoak aipatzen ditu, idazlearen iritziak bezala: “Hizkuntzari eusti nahi izate hutsarekin, kultura unibertsalari sekulako kontribuzioa egiten zaio” “euskalduntasunaren zirkunstantzia, aukera kultural, ekarpen intelektual eta bizi-poz linguistiko gisa bizitzea” “Europan ditugu sustraiak eta Europak…

Read More Read More

Zortzigarren probintziaren izena eta izana

Zortzigarren probintziaren izena eta izana

Anjel Lertxundik izena eman zion lurralde berri honi duela urte batzuk, bere blogean, Hitz Beste. Berrian argitaratzen duen zutabetxoan, blogari atipikoa zela aitortu ondoren, honela zioen 2005ean, Xenpelar parafraseatuz: “Reno eta Zarautz, Larrabetzu eta Erroma, Eskozia eta Eibar hurbilago daude behin baino gehiagotan gure zortzigarren probintzia deitu diodan eremu horretan. Nago gaur Xenpelarrek Gu gara zortzi probintzi kantatuko lukeela.” EUSKARA ETA BLOGOSFERA Analisi xume bat egiten zuen orduantxe, bere ezohizko sistemaz gain (paperean argitaratzen zuen lehendabizi, webean jarri baino lehen),…

Read More Read More

Etxepare ere zortzigarren lurraldean?

Etxepare ere zortzigarren lurraldean?

Etxepare Institutuak ere Zortzigarren lurraldearen alde azaldu zen bere azken agerraldian. Euskara mundiala dela ozenki esateaz gain, zortzigarren lurraldean mugitu behar ginela aipatzen zuten azaroan egindako ekitaldian. Aizpea Goenagak argitu zuen “Euskara Mundiala” ez dela hilabete iraungo duen kanpaina izango, baizik eta iraun egingo duela, “nahi duguna jendea orrira sartzea eta parte hartu ahal izatea delako. Teknologiak distantziak laburtu eta mugak hautsi dituen garai hauetan, internet euskararen zortzigarren lurraldea bihurtu da”, gaineratu du. KOMUNIKABIDEEN LAGUNTZAREKIN Eitbren lankidetzarekin kontatuko dute ere…

Read More Read More

Zortzigarren lurraldea abian da

Zortzigarren lurraldea abian da

Andu Lertxundik aipatutako euskararen lurralde berria, hau da, zortzigarrena… abian da jada! Blog hau Zortzigarren Lurraldea du izena Andu Lertxundiren metafora gauzatu nahian. Erabili.com gunean aurkitzen dugu Angel Lertxundiren gogoeta euskara, kultura eta europaren inguruan: argi dago kultura europearraren parte garela aniztasunean bat izan nahi duen Europak, bere (eta gure) identitatearen defentsan saiatu behar dela/garela gure hizkuntzarekin, eta gure hizkuntzan ekoizten, kontribuitzen dugu kultura unibertsala aberasteari euskara eta kultura uztartu behar ditugu, eguneroko lanetan, eztabaidatzen, zehazten, bultzatzen… Bidean txikiak izaten…

Read More Read More