Browsed by
Kategoria: euskara

Benitoren Bizitza Lekeition

Benitoren Bizitza Lekeition

Benito Ansola Erkiaga apaizaren bizitzari buruzko dokumental bat estreinatzen da 2022ko Urriaren 20an, Lekeitioko Zinebileraren 45. edizioan. Benitoren Bizitza Maitasuanren Indarrez du izenburu eta 24 minutu irauten ditu. Kontakizuna Naia Muñoz Muruak gidoituta dago, Jose Julian Bakedanoren ekoizpenarekin eta Josi Sierra Orrantiak editatu eta zuzendu egin du. LABURPENABenito Ansola LekeitioN JAIO eta HAZI egin zen, Gerra Zibilean desherriratu zen arte: Gernikaren bonbardaketaren biharamonean, familia osoa txalupa baten sartura, Bilbora etorri ziren soinean zeramaten gauzekin. Haurtzaroaren azken urteak Bilbon eman zituen,…

Read More Read More

Apirilaren 10ean Mikel Zarate joan zen

Apirilaren 10ean Mikel Zarate joan zen

1979ko Apirilaren 10ean joan zen Mikel Zarate idazle lezamarra. 2022ko Apirilean 43 urte bete dira, jaio zenetik 89 urte pasatu eta gero. Eta hauxe litzateke gaur egun eukiko lukeen adina… 89 urte, gurekin egon izan balitz. Datorren urteko Martxoaren 6an beteko dira 90 urte Mikel jaio zenetik. 3 urte pasatu dira jada, Lezamako kultur aretoan, bere omenez egin zen ekitaldian, lagunak, familiartekoak, ikasleak eta irakaskideak elkartu ginenetik bere 40 urtemugu gogoratzeko, Pedro Mari Goikoetxearen gidaritzapean: Adolfo Arejita, Lontzo Zugazaga, Juanjo…

Read More Read More

Zezen Plaza Indautxun

Zezen Plaza Indautxun

Commons Media mugikorrean erabiltzen dudanetik toki berri-zahar asko ezagutzen ari naiz, mugitzen naizen inguruetan: azkena Indautxun egon zen zezen plaza izan da. NOLA da posible? Commons APPak duen trikimailu bati esker: “CERCANOS” deritzon menu bat dauka, eta geolokalizazioa aktibatuta daukazunean, zeure inguruan dauden tokiak identifikatzen ditu, esistitzen ote duten esanez eta argazkia behar ote duten azalduz. HISTORIA Indautxuko Zezen Plaza izan da aste honetan mugitu naizen inguruan azaltzen zen informazioa. Eta inguru horretan nengoenez, hasi nintzen ditxosozko zezen plazaren bila….

Read More Read More

Altxorra Bizkaia Irratian

Altxorra Bizkaia Irratian

ZINEBI 63an estreinaldia ezagutzera emateko, Bilboko Bizkaia irratian egin dugu elkarrizketa interesgarri bat, jendeak 2021ean pandemian zehar egin dugun lanaren nondik norakoak ezagutu ditzan. Tira-Bira saioan, Mundakako Ohiane Irazu esatariarekin, hamalau minutuko solasaldi bizia izan dut Azaroaren 15ean estreinatzen den “El Tesoro de Benito” dokumentalaren inguruan. Eta hementxe entzun dezakezue, irratiaren web orrian jarri duten informazioa irakurtzeaz gain. Dokumentalaren prozesuaz galdezka, 2019an Mikel Zarateri buruz hizketan, Benito nola ezagutu nuen eta zein hizlari ona zen konturatuta, kamara aurrean lasai egon…

Read More Read More

ZINEBI 63an Bertoko Begirada

ZINEBI 63an Bertoko Begirada

Atsegina da halako berri ON bat ematea: ZINEBIren 63. edizioan BERTOKO BEGIRADAK atalean dokumental bat estreinatuko du Josi Sierrak Jose Julian Bakedanoren eskutik, Lekeitioko Zine Bileraren sortzailea eta sustatzailea izan zen Benito Ansola Erkiaga artzain zinemazalearen filmografia aztertuz: El Tesoro de Benito du izenburu; Semblanza de Benito Ansola azpizenburua da. ZINEBIko antolatzaileak zorionduz eta eskertuz hasiko naiz, zinegilea barik (arte asko euki behar da zinema egiteko) ni bideogile xume bat naizela aitortzen dut eta Bakedanoren laguntzarekin lortu dudana izan da…

Read More Read More

Euskarabildua Internet jasangarrirantz

Euskarabildua Internet jasangarrirantz

Euskarabildua 11. edizioan Mundu osorako Internet jasangarrirantz baterantza joateko jardunaldia ospatzen du 2021ko Urriaren 28an, galdera honi erantzuteko: Zenbat kutsatzen du like ❤️batek? Egitaraua euskarabilduaren orrian ikus dezakezuenez, hitzaldi interesgarriekin eta hizlari potenteekin osatu da:* Sandra Perez (Iametza) Zein da gure beste aztarna digitala?* Spideralex (Donestech) Por qué Sillicon Valley no nos salvará del cambio climático* Guatemalako kidea (Momentánea Ciberfeministas Guatemala) Momentánea… ¿estás ahí? una reflexión personal sobre el tiempo y los recursos* Kris De Decker (Low-tech magazine) How (not) to build a solar powered internet.*…

Read More Read More