Maitasunaren Indarrez

Maitasunaren Indarrez

Benito Ansolaren biopic bat estreinatu da Lekeition 46. Euskal Zinebileran. Izenburuak argi adierazten duenez, Benitoren Bizitza “Maitasunaren Indarrez“ mugitu da erabaki eta egintza guztietan. Uda honetan 94 urte bete ondoren, burua argi baino argiago du eta gorputzak ere autonomi nahikoa ematen dio, Bilbotik ibiltzeko (orain bizi den tokian) eta Lekeitiora joateko, bere filmen estreinaldia ikusi ahal izateko. BIOGRAFIAREN DATAK eta DATUAKLehen atala haurtzaroa da: Benito 1928an jaio zen Lekeition, berak adierazten duen bezala, Hictckoken egun berean: abuztuaren 13an. Eta hortik…

Read More Read More

Aittita Makurra Lekitton

Aittita Makurra Lekitton

45. Euskal Zine Bileran Benito Ansolaren azken lana (momentuz) estreinatu da, 2022ko Urriaren 22an: Aittitta Makurra: Lekeitioko kontakizunetan oinarritutako ipuin bat. Kostaldeko herri euskaldun honetan aspaldi kontatzen den istori batean oinarrituta dago kontakizun hau:“Lekeitioko itsasontzi bateko patroiak bihotzekoa izan zuen portutik irtetzera zihoazenean, bera atenditzen zebiltzala, baltzez jantzitako gizon bat pasatu zen portutik. Arrantzale bati esan zion zer egin behar zuen patroia salbatzeko, gizonak egin zuen eta patroia osatu egin zen.” Benito Ansola zinegile zinemazaleak kontakizun audiobisualera egokitu eta filmaketa…

Read More Read More

Benitoren Bizitza Lekeition

Benitoren Bizitza Lekeition

Benito Ansola Erkiaga apaizaren bizitzari buruzko dokumental bat estreinatzen da 2022ko Urriaren 20an, Lekeitioko Zinebileraren 45. edizioan. Benitoren Bizitza Maitasuanren Indarrez du izenburu eta 24 minutu irauten ditu. Kontakizuna Naia Muñoz Muruak gidoituta dago, Jose Julian Bakedanoren ekoizpenarekin eta Josi Sierra Orrantiak editatu eta zuzendu egin du. LABURPENABenito Ansola LekeitioN JAIO eta HAZI egin zen, Gerra Zibilean desherriratu zen arte: Gernikaren bonbardaketaren biharamonean, familia osoa txalupa baten sartura, Bilbora etorri ziren soinean zeramaten gauzekin. Haurtzaroaren azken urteak Bilbon eman zituen,…

Read More Read More

Apirilaren 10ean Mikel Zarate joan zen

Apirilaren 10ean Mikel Zarate joan zen

1979ko Apirilaren 10ean joan zen Mikel Zarate idazle lezamarra. 2022ko Apirilean 43 urte bete dira, jaio zenetik 89 urte pasatu eta gero. Eta hauxe litzateke gaur egun eukiko lukeen adina… 89 urte, gurekin egon izan balitz. Datorren urteko Martxoaren 6an beteko dira 90 urte Mikel jaio zenetik. 3 urte pasatu dira jada, Lezamako kultur aretoan, bere omenez egin zen ekitaldian, lagunak, familiartekoak, ikasleak eta irakaskideak elkartu ginenetik bere 40 urtemugu gogoratzeko, Pedro Mari Goikoetxearen gidaritzapean: Adolfo Arejita, Lontzo Zugazaga, Juanjo…

Read More Read More

Zezen Plaza Indautxun

Zezen Plaza Indautxun

Commons Media mugikorrean erabiltzen dudanetik toki berri-zahar asko ezagutzen ari naiz, mugitzen naizen inguruetan: azkena Indautxun egon zen zezen plaza izan da. NOLA da posible? Commons APPak duen trikimailu bati esker: “CERCANOS” deritzon menu bat dauka, eta geolokalizazioa aktibatuta daukazunean, zeure inguruan dauden tokiak identifikatzen ditu, esistitzen ote duten esanez eta argazkia behar ote duten azalduz. HISTORIA Indautxuko Zezen Plaza izan da aste honetan mugitu naizen inguruan azaltzen zen informazioa. Eta inguru horretan nengoenez, hasi nintzen ditxosozko zezen plazaren bila….

Read More Read More

ZINEBI 63. edizioko PALMARESa

ZINEBI 63. edizioko PALMARESa

Azaroaren 19an ZINEBIren 2021eko edizioak bere PALMARESa, hau da, sail ezberdinetako film IRABAZLEak ezagutzera eman ditu:* ZINEBIko Sari Nagusia: СЕВЕРЕН ПОЛ (North Pole) – Marija Apcevska North Macedonia – Serbia, 2021 | 15 min | Fiction* Euskal Zinemaren Sari Nagusia: Azaletik azalera (Skin to Skin) – Mel Arranz Basque Country, 2021 | 7 min | Animation* Espainiako Zinemaren Sari Nagusia: Descartes (Outtakes) – Concha Barquero & Alejandro Alvarado Spain, 2021 | 21 min | Documentary* Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia:…

Read More Read More